Gabonak bakarrik pasatzen dituzten pertsonei elkartasuna erakusteko helburua duen 'Gabonak elkarrekin' izeneko kanpainaren edizio berri bat jarri du martxan Abanto Zierbenako Udalak. Iaz 23 bizikidetza-unitatetako 47 pertsona izan ziren onuradunak. Aurten, 18 bizikidetza-unitatetako 35 pertsona identifikatu dira.

“Gabon gaua eta Gabon zahar gaua oso gau bereziak dira eta egun horiek bakarrik igaroko dituzten adinekoengana eta identifikatutako pertsona zaurgarriengana gerturatu nahi dugu, egun horietan elkartasuna eta maitasuna emateko. Pertsona horiek gure arreta, errespetua eta elkartasuna merezi dute”, azaldu du Iñaki Urrutiak, Abanto Zierbenako alkateak.

“Hori dela eta, datozen eguberrietako egunak eta gizartean duten errotzea kontuan hartuta, Udalak, 2013 urteaz geroztik egin duen bezala, “Gabonak Elkarrekin” kanpaina bultzatu eta hasierako kolektibo hartzailea handitu nahi du; hau da, egun horiek bakarrik igarotzen dituzten adinekoez eta zaintzaileez gain, laguntza soziofamiliar urria duten edo ez duten pertsona zaurgarriak ere barne hartu nahi ditu proiektuak”, adierazi du Alazne Zenekortak, Gizarte Ekintza, Berdintasun eta Euskara arloko zinegotziak.

Helburua elkartasun mezua bidaltzea eta Gabonetako bi afari horiek ematea da. Horrez gain, udalbaliabideetan parte hartzen duten haurrek eginiko Gabonetako oparitxo bat ere jasoko dute.

Proiektuaren lehen urratsa hartzaileak identifikatzea izan da, eta, balorazio bat egin ostean, proiektuan parte hartzeko eskaintza egingo zaie. Ondoren, etxean entregatuko zaie eta azkenik, harremanetan jarriko gara balorazioak egiteko.

“Azkenik, nabarmendu nahi dugu Udalaren konpromisoa egunero biztanle guztien mesederako, eta batez ere, zailtasun gehien dutenek bizi-baldintza duinak izateko lan egitea dela. Eskerrik asko”, gehitu du Alazne Zenekortak, Gizarte Ekintza, Berdintasun eta Euskara arloko zinegotziak.