Joan den igandean, eta tradizioa jarraituz, Santxibiri herri lasterketarekin Elorriok hasiera eman zion Gabonetako ekitaldiei eta urtarrilaren 5era arte egongo da zertaz gozatu.

Adibidez, bihar, hilak 21, musika eskolako ikasleek eta Haize Arrosa taldeak kontzertua emango dute plazan, 18.30ean hasita. Bestalde, ostiralean, Jose Luis Nieto pianojolearen Pasion de falla emanaldia izango da.

Igande goizean zehar, Gabonetako artisau eta sortzaileen azoka egongo da plazan eta arrantsaldean Olentzero eta Mari Domingiren txanda izango da. Haur parkea ere ez da faltako eta abenduaren 26tik aurrera egongo da martxan. Errege Magoaen bisita ere espero da urtarrilaren 5ean, plazako elizpean.