Gernika-Lumoko Goizale Mendi Taldearen 50. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldietan bi hitzaldi antolatu dituzte datorren asterako. Zehazki, asteartean eta asteazkenean egingo dituzte, abenduaren 12an eta 13an, udalerriko Elai Alai aretoan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera eskainiko direlarik.

Lehendabizi antolatutako hitzorduan Westfjords, Islandia ezezeguna bizikletaz izenburupeko ikusentzunezkoa proiektatuko du Igone Mariezkurrena pasaiatarrak. “Mariezkurrenak 2022ko udaberrian Islandiako Westfjords eskualdea arakatyuz bizikletan egindako bidaiari buruzko hitzaldi eta proiekzioarekin gozatu ahal izangoo dugu”, Goizale mendi Taldearen arduradunek azaldu dutenaren arabera. Bigarrenean, berriz, azken urte hauetan “modan jarri” den auzolan komunitarioari buruzko ekimenr ikusteko aukera izango da Auzolangiltza dokumentalaren bitartez.