Síguenos en redes sociales:

Meatze Pintxoen IX. lehiaketaren sariak banatu ditu Abanto Zierbenak

Harrera bikaina izan du azaroaren 18ko eta 19ko eta 25eko eta 26ko asteburuetan Abanto Zierbenan ospatu egin zen Meatze Pintxoen lehiaketaren bederatzigarren edizioak. Bada, astearte honetan ezagutzera eman dituzte irabazlak Abanto Zierbenako Udalak eta Abanto Zierbenako Merkatarien eta Ostalarien Elkarteak (ACHA).

“Gaur, asteartea, abenduaren 5a, udaletxean, 4 sari banatuko dira parte hartu zuten ostalaritza-establezimenduen artean, 2 epaimahai profesionalaren kategorian eta 2 herritarren sari gisa”, azaldu du Maitana Martinez Goiririk, Enplegu, Ekonomia Sustapen, Turismoa eta Merkataritza saileko zinegotziak.

Ospe handiko chefek osatu dute epaimahai profesionala: Ekaitz Duran, Plaza Berriko La Ollako sukaldeburua, bere pintxo eta lokalengatik aurten Solete Repsol-a jaso duena; Aitor del Olmo, Amareneko sukaldeburua, munduko seigarrena erretegi onena duena 101 haragi jatetxe onenen nazioarteko zerrendan; eta Dani García, Las Arenas itsas klubeko chef exekutiboa.

Herritarren saria establezimenduetan egindako bozketen bidez antolatu da, eta guztira 2.115 bozka jaso dira. Meatza tabernak irabazi du Herritarren lehen saria, eta Gallartako Batzokiak bigarren postuan geratu da.

Sariak Udalak diruz lagundu ditu eta diploma bat eta tokiko merkataritzarako 200 eta 100 euroko txekeak izan dira. Beste parte-hartzaileek, hau da, Arlekin tabernak, J.R. I tabernak, Zuhaitz tabernak eta Casa del Pueblok diploma bat jaso dute.

Biztanleriaren parte-hartzea bultzatzeko eta establezimendu parte-hartzaileak betetzeko xedearekin, Udalak 120 bizilagun 5 euroko bonu batekin saritu ditu tabernek banatutako kartillaren laukien erdia gutxienez zigilatu dituztelako.

50 euroko opari-txeke bat ere zozketatu da tabernetan jarritako hautestontzietan bozkatu duten parte-hartzaileen artean.

Ostalariek eta bi asteburuetan zehar establezimenduetara gerturatu direnek oso positibotzat jo dute lehiaketa. Denera 2.200 pintxo baino gehiago saldu dira eta 10.000 euroko eragin ekonomikoa izan du, gutxi gorabehera, tokiko ostalaritzan.

“Bukatzeko, lehiaketaren irabazleak zoriondu nahi ditut. Eskerrik asko lehiaketa honi denbora eta esfortzua eskaintzeagatik. Argi dago aurkeztutako pintxo guztiak oso landuak eta originalak zirela. Eskerrik asko guztioi eta zorionak”, adierazi du Maitana Martinez Goiririk, Enplegu, Ekonomia Sustapen, Turismoa eta Merkataritza saileko zinegotziak.