Los Pirineos fabrika zaharreko ur-biltegiaren inguruan supermerkatu batek egindako proposamena “nahikoa ez dela” iritzita, Gernika-Lumoko Lobak plataformak salatu du Udalaren aldetik jasotako erantzuna. “Ondareari balioa eman eta babestu” ezean, toki-administrazioak horretarako “tresnak sortu eta neurriak hartu behar” dituela adierazi dute. “Gernika bonbardatu zutenean eraikun-tza guztien % 85 desagerrarazi zuten sugarretan. Gure ustez, egun hartatik zutunik geratu ziren eraikin apurrak mantentzea ezinbestekoa da, suntsitu nahi izan zuten Gernika horri eustea ere badelako”.

“110 urtez iraun du zutunik” izan den eraikina desagertzeko bidean dela azaldu dute, “nahiko modu harrigarrian” gainera, 1937ko apirilaren 26an Alemaniako Condor Legioaren eta Italiako Aviazione Legionariaren hegazkinek lortu ez zutena, “nazioarteko saltoki handi batek eraitsiko” duela nabarmendu dute, “Gernika-Lumoko Udalaren baimenarekin”. Aferaren gaineko lehen albisteak urrian jaso zituzten, eta Gernikazarra eta Gernika Batzordea elkarteekin batera, “hainbat gutun bidali genituen Lidl-en bertako zein atzerriko egoitzetara, ur-depositua ez botatzeko eskatuz”. Ez zuten erantzunik jaso, gaiasare sozialetan zabaldu zuten arte.

Orduan, Udalarekin eta enpresarekin batu ostean, proposamen berria jaso zuten, bilera baten: “ur-biltegiaren goiko ontzia soilik mantentzea proposatzen dute, eta biltegia lekuz aldatzea. Baina eraikuntza honen balioa bere ontzia lekutik mugitzea baino harago doa; bere altuera, tamaina, egituraren presen-tzia, paisaian sortzen duen erreferentzia, eta bereziki bere izaera eta historia dira mantendu behar direnak. Bere osotasunean dauka balioa eraikuntzak”. Egoera honen ardura “Gernika-Lumoko Udalarena da”, zeren eta “Udalak eman zion baimena enpresari Gernikan duen saltokia handitu eta biltegia botatzeko”.

Hapo-a “kaxoi batean”

“Baina kontua lehenagotik” datorrela azalarazi du Lobakek. “Udalak elkarte eta historialarien proposamenak kontuan hartu izan balitu, orain ez geundeke egoera honetan”. Izan ere, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) osatzeko egindako bileretan parte hartu zuten elkarte eta historialariek, “eta argi zehaztu zuten zein ziren bonbardaketa aurreko eraikinak, hau da, zer eraikin babestu beharko liratekeen, tartean Los Pirineos-eko ur-biltegia. Baina HAPO kaxoi batean sartua dauka Udalak. Beraz, memoria kontuetan Udalaren egiteko moduek ekarri gaituzte egoera honetara”, toki-administrazioal tresnak sortu eta neurriak hartu” behar dituenean, “gure ondareari balioa eman eta babesteko”.

Laburrean

Urritik aurrera. Gernika-Lumoko Lobak plataformatik zehaztu dutenaren arabera, “guk urriaren bukaeran gutunak bidali baino lehenago, Udalari hainbat kontsulta eta eskakizun egin zi-tzaizkion Los Pirineos-eko ur-biltegia babesteko”. hala era, egindako eskakizun guztiei erantzun izan zaie “ezinezkoa dela, biltegiak ez duela baliorik, bota egin behar dela, arrazoi teknikoak tarteko. Kasualitatea da orain, gaia publiko egin denean, berritasuna etortzea: badago zerbait mantentzeko aukera”.