Urtero bezala, Gabonetarako hilabete eskas bat baino falta ez denean, Durangoko Udala hasi egin da hain berezia den garai horretan garatuko den programazioa ezagutarazten. Egitarau horren barruan garatuko diren ekintzen artean berezienetako bat herriko establezimenduen artean egingo den erakusleihoen lehiaketa izango da, durangarretan kontsumoa sustatzea helburu duena.

Aurtengo edizioak hainbat berrikuntza izango ditu, hala nola edizio honetan parte hartuko duten establezimendu komertzial eta ostalarien artean banatuko den izar bereizgarria.

Horretaz gain, aurten, hiru erakusleiho onenekin batera, laugarren sari bat egongo da, abenduaren 18tik 22ra bitartean herritarrek bozkatuta, plataforma honen bidez. Sariak 1.500 eurokoak izango dira lehenengoarentzat, 1.000 eurokoak bigarrenarentzat, 500 eurokoak hirugarrenarentzat eta 300 eurokoak herritarrek aukeratutako sariarentzat. Horiek guztiek, gainera, saria egiaztatzen duen diploma jasoko dute. Lehenengo, bigarren eta hirugarren sariak lehiaketako epaimahaiak proposatuta emango dira.

Herri-bozketaren balorazio-irizpidea erakusleihoaren kalitate estetikoa, produktuaren erakusketako originaltasuna, asmamena eta sormena, eta erakusleihoaren eta Durangoko historiaren eta sinboloen arteko lotura izango dira. Salbuetsita geratuko dira epaimahaiaren lehen, bigarren edo hirugarren saria jaso duten establezimenduak.

Jesica Ruiz Durangoko alkateordeak adierazi duenez, "ekimenaren helburua, Durango Bonoarekin batera, tokiko establezimenduetan erosketak eta kontsumoa sustatzea da eta, gainera, Durangoko merkataritza- eta ostalaritza-sareari balioa ematea helburu duena. Aurten durangarrak inplikatu eta parte hartzea nahi dugu, Gabonetako erakusleihorik onena aukeratuz ".

Parte hartzen duten establezimenduek 2023ko abenduaren 11tik 2024ko urtarrilaren 7ra arte eduki beharko dituzte Gabonetako erakusleihoak, apainduta eta jendaurrean.

Lehiaketan parte hartzeko eskabidea abenduaren 5a baino lehen aurkeztu beharko da, eta egoitza elektronikoaren bidez egin beharko da. Salbuespen gisa, egoitza elektronikora sartzeko aukerarik ez duten pertsonek HAZren bulegoetan aurkeztu ahal izango dute eskabidea (Barrenkale, 17).

Sari banaketa abenduaren 28an izango da, aurten Durangon ospatuko den Bizkaidendak Erakusleihoen Lehiaketaren Finalarekin batera.