Herriko 13 establezimenduk hartuko dute parte ostiral honetan bertan hasiko den Trapagarango Gilda Lehiaketaren hirugarren edizioan. Tokiko Merkataritza sailak eta 'Baturik' Trapagarango Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteak sustatutako ekimen hau hurrengo astebururaino luzatuko da. Kanpainaren helburu nagusia da udalerriko ostalaritza dinamizatzea eta sustatzea hain ezaguna den gildaren bidez.
Parte hartzen duten establezimenduetan gildak dastatzeko, interesdunek lehiaketa har dezakete parte azaroaren 24, 25eta 26an eta 2023ko abenduaren 1, 2 eta 3an, ordutegi hauetan:
- Ostiral eta larunbatetan 12:30etik 15:00era eta 19:30etik 22:00etara.
- Igandeetan 12:30etik 15:00etara.
Trapagarango alkateak, Miguel Ángel Gómez Viar jaunak, esan du “lehiaketa honi esker udalerriko ostalaritza dinamizatzea eta sustatzea lortzen da hain ezaguna den gildaren bidez. Modu ona, inondik ere, Trapagarango toki kontsumoa suspertzeko”.
Lehiaketara aurkezten diren gilda guztiak identifikatuko dira lehiaketako bereizgarriarekin eta gehienez 1,5 eurotan salduko dira, betiere lokal berean kontsumizio bat hartzen bada.
Gilda irabazlea modu herrikoian hautatuko da, hau da, publikoak bozkatu dezake gustukoen izan duten gilda, errutero baten bidez. Errutero horiek herriko guztiko postontzietatik banatuko dira eta, parte hartzen duten tabernetan eta herriko toki jakin batzuetan ere eskuratu daitezke. Errutero hori parte hartzen duten ostalaritza establezimenduetan aurkeztu beharko da gilda datatu ostean zigilatzeko.
Sarien zozketan parte hartu ahal izateko 13 lokal parte-hartzaileetatik 9tako zigilua lortu beharko da. Lokal horietan egon ondoren, abenduaren 3ra arteko epea egongo da hautatutako gilda adierazten duten erruteroak uzteko horretarako propio establezimendu partehartzaileetan, kiroldegian eta Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian jarriko diren hautestontzietan.
“Parte hartzera eta Trapagarango gildarik onena aukeratzera animatu nahi ditugu trapagarandarrak. Parte hartu nahi duten guztien sekulako sariak eskuratu ahal izango dute, Trapagarango ostalaritza establezimenduetako giro paregabean” esan du Iñaki Sasiain jaunak, Baturikeko presidenteak.
Zenbait sari
Publikoak establezimendu irabazleari emango dion saria hauxe izango da: diploma bat; trofeo bat eta, gilda irabazlea gomendatzeko publizitate kanpaina bat Radio 7-n eta 200€ -ko txartela erosketak egiteko herriko establezimenduetan.
Gainera, erruteroak behar bezala zigilatu eta beteta aurkezten duten bezero guztien artean zenbait sari zozketatuko dira. Izan ere, 2023ko abenduaren 5ean, eguerdiko 12:00etan Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian erruteroen zozketa egingo da bezero irabazleak nortzun izan diren ezagutzeko eta Baturiken Facebook orrian igorriko da.
Lehenengo irabazleak 150 euroko txartela jasoko du, erosketak egiteko udalerrian eta beste txartel bat, 50 eurokoa, bi pertsonentzako bazkaria edo afaria egiteko Trapagarango ostalaritza establezimenduetako batean. Bigarren saria 100 euroko txartel bat izango da, Baturik-ek emana, erosketak egiteko udalerrian eta hirugarren eta azken saritzat 50 euroko txartel bat emango da herriko ostalaritza establezimendu batean bazkari edo afari bat egiteko.