Bi aste barru, abenduaren hasierarekin batera, piztuko ditu Getxoko Udalak Gabonetako argiak. Hala, hilaren 1ean, Romoko Santa Eugenia plazak jasoko du, arratsaldeko 18.30etik aurrera, pizteko ekitaldia. Urtero bezala, argiak urtarrilaren 7an kenduko dira.

Ekitaldi horretan, Getxon egoitza duen Aspertxu Elkarteak (Asperger nahasmendua eta AEN duten pertsonen elkartea) hartuko du parte eta bertan izango dira Amaia Aguirre alkatea, udal ordezkari politikoak eta udalerriko merkatari eta ostalaritza elkarteetako ordezkariak, besteak beste.

Duela urte batzuk Udalak bere gain hartzen du argiztapen horren kudeaketa osoa (284.913€, BEZ barne), eta, eskura dauden baliabideak kontuan hartuz, komunitate-erabilerako udal-espazioak hobetzen ditu, hala nola udalerrirako sarrerak, plazak, parkeak, udal eraikinetako fatxadak, kiroldegiak, baita udalerriko auzoetan jarduera ekonomiko gehien duten ardatzak eta zentroak ere, betiere helburu argi bat izanik: instalazio homogeneoa egitea, ordenatua, segurua eta indarrean dagoen araudiarekin bat datorrena.

Aurreko urteetako argiez gain, aurten Olentzero eta Maridomingiren irudiak jarriko dira Algortako Geltokia plazan.

Iaz bezala, energia aurrezteko ezarritako jarraibideak kontuan hartuz, argiztapenaren denbora murriztuko da, hau da, argiak piztuta egongo diren ordutegi osoaren %25. Ordutegia, beraz, honako hau izango da: igandetik asteazkenera 18:00etatik 23:00etara; ostegunetik larunbatera 18:00etatik 24:00etara; eta abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean 18:00etatik 02:00etara.