Urtero bezala, azaroaren 25ean ospatuko den Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin bat egingo du aurten ere bai Durangoko Udalak. Bada, hain berezia eta garrantzitsua den egun hori ospatzeko, azaroaren 11tik abenduaren 14ra bitartean garatuko den programazio zabala prestatu egin du Udalak, Berdintasun Kontseiluarekin eta herriko hainbat eragilerekin batera egindakoa.

Programazioak jarduera aipagarriak ditu, hala nola emakume idazleekin topaketak, ikastetxeen giza katea Alarma Morea taldearekin, Emakumeen Lasterketa eta 15 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikastaro bat, besteak beste.

Lehenengo jarduera, azaroaren 11tik 18ra izango da, 15 eta 18 urte bitarteko neskei zuzendutako "Konektatuta zaude eta ez didazu erantzuten" ikastaroa izango da, eta Andragunean, andragunea@durango.eus helbidean edo 95 465 70 92 telefonoan eman ahal izango da izena. Jesica Ruiz alkateorde eta berdintasun zinegotziak ekimen honetan parte hartzera animatu ditu emakume gazteak "argi daukagu emakumeen aurkako indarkeriaren gaitza ezabatzeko gakoa oinarrizko pentsamoldea aldatzea dela, horregatik belaunaldi gazteenak hainbeste sufrimendu eragiten ari den gai honetan parte hartzera eta inplikatzera animatzen ditugu".

Azaroaren 23an, Andereak elkarteak antolatutako 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzako indarkeria matxistaren aurkako II. Lehiaketaren sari banaketa egingo da. Parte hartzeko lanak andereak@hotmail.com helbide elektronikora edo @andereakdurango Instagram profilaren bidez bidali beharko dira. Sari banaketa 17:30ean izango da Andragunean.

Bestalde, azaroaren 24an, Durangoko ikastetxeek giza kate bat egingo dute Alde Zaharrean, udaletxeko plazan bukatuko dena "Alarma Morea" taldearekin "Ez beti da ez" taldean abestuz.

Eta azaroaren 25ean, adierazpen instituzionala irakurriko da eta lore eskaintza egingo da Ambrosio Meabe plazan eraildako emakumeen omenezko monolitoan, 12:00etan. Eta arratsaldean, 17:00etatik aurrera ibilbide testimoniala egingo da, eta ondoren Emakumeen Lasterketa korrituko da 5 kilometroko ibilbidearekin, bertan parte hartzeko webgune honetan eman beharko da izena.

Programazioak azaroaren 26an jarraituko du, Histrion Teatroren "Nevenka" antzezlanarekin, 19: 00etan, San Agustin Kultur Gunean, enta ondoren konpainiarekin solasaldia izateko aukera egongo da

Jarduerak amaitzeko, bi liburu aurkeztuko dira. Horrela, abenduaren 1ean "Autodefensa Feminista. Más allá de decir no", Maitena Monroy idazlearena 18:30etan Andragunean. Eta abenduaren 14an jadanik Durangoko liburudendetan eskuragarri dagoen, "Hasta la potxola me tenéis", liburuarena, eta bertan Ane Lindaneren egilearekin topaketa egongo da 19:00etan, Andragunean.

Durangoko Udalak herritarrak gonbidatzen ditu Udalak zein mugimendu feministak programatutako ekitaldietan parte hartzera. "Ikastetxeei, Durango Kirol Taldeari eta Andereak elkarteari, eta Berdintasun Kontseiluko kideei eskerrak eman nahi dizkiegu aurtengo programa prestatzen parte hartzeagatik" azpimarratu du Jesica Ruizek.