“Armarriaren oinarrizko elementuak berriztu eta gaurkotasun ukitua eman dio” Lekeitioko Udalak gaurtik aurrera presente izango den bere irudi korporatibo berriari. Logo berria sortzerakoan, “udaleko armarriko elementuak” izan dituztela kontuan azaldu dute. Lekeitioko nortasunaren parte diren “itsasoa, balea, gaztelua eta itsasontzia, besteak beste”.

“Garaira moldatu dugu, betiere, herriaren eta udalaren nortasuna mantenduz. Logo berria modernoagoa, hurbilagoa eta garbiagoa da”, nabarmendu dute Lekeitioko agintariek, beti ere “geure nortasunez” leloa itsatsita. Izan ere, “Lekeitio nortasun beteko herria da, itsasotik eta itsasora begira sortu eta bizi dena. Berezkoak ditu hizkuntza, kultura eta izaera. Nortasunez bizi gara eta horrela eraiki nahi dugu herria. Alaitasunez, elkarlanean eta elkarrekiko zaintzan”.

Bestetik, irudi berriaren helburua “Udalean erabiltzen diren euskarri guztiek bateratasuna izatea da. Irudi berria udalaren euskarrietan, inprimakietan, digitaletan, bai bestelako kontuetan pixkanaka-pixkanaka aplikatzen joango gara”.

Azkenik, herritarrekin harramentzeko Whatsapp kanal berria, abenduan etxeetara helduko den aldizkari berria, instagram kontua eta aurrez aurreko agerraldiak egingo dituzte, lehen batzarra azaroren 23an izango delarik.