lparaixe II proiektuari uko egin dio Barakaldoko Udalak
Barakaldoko Udalak Iparaixe II izeneko proiektuari uko egin zion joan den asteartean, urriaren 31n, Barakaldo Naturala elkarteak aurkeztutako mozioa onartuz. Horrela, Errekatxo haraneko eta bertako mendietako ingurumen-, kultura-, historia- eta paisaia-balioen alde agertu egin da Udala.
Espediente desberdinak diren arren, Barakaldoko Udalak, Errekatxo haraneko eta betako mendietako ingurumen-, kultura-, historia- eta paisaia-balioak defendatzeko, alegazioak aurkeztu dizkio Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari, izapidetzen ari den bitartean, plan horretan jasotako eta udalerrian kokatutako Tellitu (Agirtza, Loiola, Sasiburu) eta Argalario eremuak kanpo gera ez daitezen, "energia eolikorako" hautatutako kokapen-eremuak ezartzeko. Azpiegitura horiek lurzoru naturala galtzea ekarriko lukete, eta, horrekin batera, ondare naturala eta biodibertsitatea galtzea, landarediaren galerarekin, lur-erauzketarekin eta higaduraren gehikuntzarekin lotuta.
Era berean, alegazio horietan eskatzen da Argalario aldeko lurzoruek "Eguzki-energia fotovoltaikoa" ezartzeko duten gaitasunaren graduazioa murriztea edo ezabatzea, gure udalerriko lurzoru naturala galtzeko eta natura-ondarea eta biodibertsitatea babesteko arrazoi berberengatik.
Gainera, ingurumenaren, paisaiaren, udal-plangintzaren eta udalaz gaindiko plangintzaren baldintzatzaileetan oinarrituta, bazterketa-eremua instalazio eoliko eta fotovoltaikoetarako zabaltzea eskatu da, Apuko haitzetik Deabruaren Haitzeraino, Alonsotegiko mugan, Apuko haitzetik Ganeroitzeraino eta Argalario mendiaren magalean.
Nolanahi ere, lurraren malda % 15etik gorakoa denez, ez da betetzen eguzki-energia fotovoltaikoa lurrean ezartzeko funtsezko ezaugarrietako bat. Goikosolua inguruan (Errekatxo}, Santa Luzia eremuan, Garrastegin, Belgarriz inguruan, Agirre inguruan, Peñuscasen, Gorostiza urtegiaren inguruan (Morturo, Gazteluri, El Tope tontorra), Tostaderon, La Llanan, Agate Deunan, Peñaskuren eta Basatxu aldean eta Ganeroitz mendiaren magalak dauden lurzoruetarako eguzki-energia fotovoltaikoaren zonifikazio bateratuaren egokitasunaren graduazioa berriz planteatzeko eskatu da.
Horregatik guztiagatik, Barakaldoko Udalak honako hau adierazi egin du:
- Errekatxo haraneko eta bertako mendietako ingurumen-, kultura-, historia- eta paisaia-balioak babesteko konpromiso irmoa.
- Barakaldoko udalerrian Iparaixe 11 Parke Eolikoa jartzearen aurka dagoela.
- Proiektuak gaur egun ez duela instalatzea ahalbidetzen duen arau-esparrurik.
- Parke hori instalatzeko kokalekua ez dagoela jasota EAEko 2002ko LPS Eolikoan, gaur egun indarrean dagoena baita.
- Egungo Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak ez duela kalifikatzen parke hori jarri nahi den lekua industria-erabilerakoa denik.
Temas
Más en Bizkaia
-
Kai Nakai, Olatz Salvador y Maren rechazaron la oferta del Ayuntamiento de Bilbao para tocar en la Plaza Circular
-
Bilbao luce otro verano de repunte turístico, cada vez más internacional
-
Bilbao luce otro verano de repunte turístico, cada vez más internacional
-
Erandio lanza el txupin de San Agustín e inaugura cinco jornadas de fiestas