Aldundiak BI-2301 errepideko bidegurutzeak berrantolatuko ditu Mallabian
Bizkaiko Foru Aldundiak baimena eman du BI-2301 errepideko bidegurutzeak berrantolatzeko proiektua egiteko. Errepide Ermuan hasten da eta BI-633 errepidearekiko loturaraino doa, eta Mallabia zeharkatzen du. 3.969.525 euroko inbertsioa egingo da; obrak egiteko 14 hilabeteko epea aurreikusi da, eta helburu nagusia da eremu horretako bide-segurtasuna eta garraioaren kalitatea hobetzea. Aurreikuspenen arabera, obrak azaro honen amaieran lizitatuko dira, lanak udaberrian hasi ahal izateko.
BI-2301 errepideak funtsezko eginkizuna betetzen du hain urbanizatuta ez dauden eremuen arteko konektibitateari dagokionez, eta jarduketaren xede den zatitik -43+500 eta 44+100 KPen artean- ibilgailu astun ugari pasatzen dira; ondorioz, murriztu egiten da errepidearen ahalmena.
Aurreikusitako jarduketen helburua da inguruko istripu-tasa murriztea, eta, horretarako, sarbideak berrantolatuko dira, ikuspena eta segurtasuna hobetzeko. Errepiderako zuzeneko sarbideak kenduko dira, irlatxo deflektoreak sortuko dira eta sarrera eta irteeretako biraketa-erradioak optimizatuko dira. Horrez gainera, bidegurutze berri bat proiektatu da 43+800 KPan, Berano eta Arandoño auzoekin lotzeko, eta ostalaritza-establezimenduetarako sarbideak birkokatuko dira.
Era berean, hobekuntzak egingo dira Goitondo industrialdera sartzeko bidegurutzean, eta ezkerretara biratzeko itxarote-erreiak eta sarrera- eta irteera-erreiak egingo dira. Halaber, errepidearen altxaera egokituko da, akordioak eta peralteak optimizatuz. 1+500 KPan sestra jaistea aurreikusi da, ikuspena hobetzeko.
Nabarmendu beharreko beste alderdi bat da garraio publikoaren geralekuak hobetuko direla; horretarako, birkokatu egingo dira, badia egokiak jarriko dira autobusak segurtasunez gelditzeko eta espaloiak egingo dira. Seinaleztapenean, balizajean, euste-sistemetan, drainaduran, argietan eta eragindako beste zerbitzu batzuetan aldaketak egitea ere jasotzen du proiektuak.
Temas
Más en Bizkaia
-
La cooperativa Lorra y Laboral Kutxa entregaron en la gala que celebraron en el Carlton de Bilbao sus galardones a explotaciones y proyectos del sector primario de Bizkaia.
-
Bermeok atunarekin ospatuko ditu Gabonak
-
La formación musical crece en Gernika-Lumo a contracorriente
-
Durango renovará la zona infantil y deportiva del parque San Ignacio