Síguenos en redes sociales:

Ingurumen arloko jardueren programa berezi bat garatuko du Barakaldok azaroan

Barakaldoko Udalak ingurumen arloko jardueren programa berezi bat garatuko du azaroan, Garapen Jasangarria arloaren bitartez. Programa horren aurkezpena gaur goizean egin dute Carlos Fernández bigarren alkateordeak eta Alba Delgado Garapen Jasangarriko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak.

EHUk antolatzen duen Zientzia Astearen barruan, asteazkenean, hilak 8, lorezaintza ekologikoari buruzko hitzaldi-tailerra izango da, bi txandarekin: 16:00etatik 17:20ra gaztelaniaz eta 17:30etik 18:50era euskaraz. Halaber, bisita gidatuak programatu dira Ramón Rubial lorategi botanikora eta Munoa finkara; lehenengo kasuan, asteazkenean, hilak 8, gaztelaniaz, eta ostiralean, hilak 10, euskaraz, 11:30etik 13:00etara, eta, bigarrenean, 8an, 16:00etatik 17:20ra, gaztelaniaz, eta 17:30etik 18:50era, euskaraz.

"Barakaldok bi altxor berde ditu hirian, Ramón Rubial lorategi botanikoari eta Munoa finkari esker. Gure hiria oxigenatzeaz gain, landareetan eta zuhaitzetan aniztasun handia duten bi parke. Barakaldarrek eta gainerako herritarrek ingurumen-bitxi horiek ezagutzea nahi ditugu eta, horregatik, urtean zehar ibilbide gidatu ugari antolatzen ditugu. Izan ere, gutxienez 6 pertsonako taldeekin nahierako bisitak egiteko aukera dago ", adierazi du Carlos Fernándezek.

Zientzia Astearen ondoren, Hondakinen Prebentziorako Europako Astea iritsiko da. Horren harira, Natur Gelan tetrabrik batekin diru-zorro bat egiteko moduari buruzko tailer bat egingo da asteazkenean, hilak 22, 16:00etan, euskaraz eta 17:30ean gaztelaniaz. Helburua da "ontzi hauei bigarren bizitza bat ematea, gure egunerokoan oso ohikoak direnak, batez ere esnean". Beharrezkoa da parte-hartzaile bakoitzak bere ontzia eramatea hitzordura.

'Urlula' erakusketa

Alba Delgadok, bestalde, azaldu du ingurumen-hezkuntza funtsezkoa dela zuzentzen duen arlorako, "klima-aldaketaren aurkako etengabeko borrokaren barruan", eta Barakaldok duen tresna nagusia Natur Gela dela. Programazio bereziaz gain, azaroan "Urluma" erakusketa izango da zentroan. Eñaut Aiartzaguenak garatutako proiektua da, eta natura-ondareari balioa ematen dio, mendia eta natura patxadaz behatuz eta koadernoan akuarelen bidez irudikatuz.

Erakusketan gure inguruko mendiak eta paisaiak ikus daitezke, Eñautek mendian egindako ibilaldietan zuzenean tokian bertan margotuak, baita geroago etxean margotutako beste lan batzuk ere, giroak ahalbidetzen ez zuelako.

Azaroan, Zientzia Asteaz gain, beste bisita gidatu batzuk izango dira Ramón Rubial Lorategi Botanikora (15, 22 eta 29an gaztelaniaz eta 3, 17 eta 24an, ostiraletan, euskaraz, 11:30ean) eta Munoa Finkara (larunbatean, 11:00etan gaztelaniaz eta 12:15ean euskaraz).

Jarduera horietan interesa dutenek izena eman dezakete 944 375 805 edo 695748832 telefonoetara deituz, Natur Gelan bertan edo helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz naturgela@barakaldo.eus helbide elektronikora.

Udalak Herriko Plazan eta Gurutzetako eta Clara Campoamorreko zentro zibikoetan duen Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurrez aurre izena emateko aukera ere badago, BarakaldoApp bidez eta udalaren webgunearen egoitza elektronikoaren bidez.