Durangoko Udaltzaingoak 2.602 esku-hartze erregistratu zituen 2025eko lehen lauhilekoan. Epe horretan trafiko-istripuak gora egin dute, lapurretak jaitsi eta borrokengatik atxiloketak, aldiz, handitu. Horiek dira argitaratu berri den epe horri dagokion segurtasun-txostenaren emaitza nagusiak.

Txostenaren helburua bikoitza da, alde batetik, Udaltzaingoak urteko lehen hilabeteetan egindako lana ezagutaraztea, eta bestetik, erregistratutako delituei buruzko datuak partekatzea. Horrela, arazoen bilakaera aztertu ahal izango da eta esku-hartzeen plangintza hobetzeko aukera izango da.

Udaltzaingoak 2025eko lehen lau hilabeteetan egindako esku-hartzeei dagokienez, 2.602 esku-hartze erregistratu ziren (2024an, 6.617).

Trafiko-istripuek gora egin dute

2025eko lehen lau hilabeteetan, Udaltzaingoak 120 txosten kudeatu ditu guztira, 2024ko 312 txostenekin alderatuta. Espazio publikoetan eta udako ekipamenduetan izandako gorabeherei dagokienez, 32 jakinarazi dira (98 2024an). Galdutako edo aurkitutako objektuen kudeaketari dagokionez, 238 kasu erregistratu ziren (766 2024an).

Udal ordenantzei dagokienez, 9 txosten egin ziren (45 2024an), eta erroldatze-txostenak 8 izan ziren (34 2024an). 

Kanpo komunikazioan, 17 txosten bidali zitzaizkien herritarrei eta aseguru-etxeei (43 2024an). Ordenantzen aplikazioari dagokionez (animaliak, ostalaritza, zarata, auzokideen arteko liskarrak...), 243 kasu kudeatu ziren (2024an 1.143).

Trafiko istripuei dagokienez, 2025eko lehen lau hilabeteetan 34 kasu erregistratu ziren guztira (49 2024 osoan), eta horietatik 10 biktimekin izan ziren (19 2024an).

Istripu horien artean, honako gertakari mota hauek zehazten dira: 22 talka (2024an 29), 5 harrapatze (2024an 9) eta 7 bestelako gertakari (2024an 11). Alkohol edo droga-kontsumoarekin lotutako istripuak: 4 positibo 2025ean (13 2024an).

2025eko lehen lau hilabeteetan, alkoholaren edo drogen eraginpean gidatzeagatik 4 delitu erregistratu ziren (2024an 13) eta gidabaimenik gabe gidatzeagatik kasu 1. Guztira, bide-segurtasunarekin lotutako 5 delitu jaso dira (2024an 16).

Gainera, trafikoaren zaintza berezian, 73 erregulazio eta 9 ibilgailu-kontrol egin ziren (2024an 5).

184 ikerketa

2025ean, guztira, 184 ikerketa kudeatu dira (2024an 357). Bide-segurtasuneko 5 delitu erregistratu dira (2024an 17). Lapurreten kasuan, 9 lapurreta izan dira (2024an 33); kalteak 28 (2024an 74); iruzurrak 6 (2024an 35); dokumentuen galera 23 (2024an 75).

Lesioei dagokionez, borrokei lotutako 12 kasu erregistratu ziren (2024an 19); usurpazio edo esleipen iruzurtatsuen 4; eta beste delitu batzuen 3 kasu.

Atxiloketei dagokienez, 2025eko lehen lauhilekoan 8 pertsona atxilotu dira (2024an 6) eta 16 ikertutako pertsona erregistratu dira (2024an 56).

Ertzaintza: Durangaldeko 2024ko delitu estrategikoak

Ertzaintzak emandako datuen arabera, 2.069 etxebizitza-lapurreta izan ziren Bizkaian, eta horietatik 263 Durangaldean. Lapurretak 109 espazio itxietan, 34 indarkeria eta larderia kasu, 65 enpresetan eta 263 etxebizitzetan. Durangon, 53 etxebizitza-lapurreta erregistratu ziren.

Sexu-delituei dagokienez, Durangaldean 22 sexu-eraso erregistratu ziren, eta horietatik 5 adingabeen aurkakoak izan ziren. Horrez gain, sexu-jazarpen kasu bat, exhibizionismoko 2 eta sexu-askatasunarekin lotutako beste 12 delitu ere erregistratu ziren.

Drogen inguruan, 63 ikerketa egin ziren, 43 pertsona ikertu eta 25 atxilotu ziren. Guztira, 313 prozedura egin ziren droga-delituekin lotuta.

Segurtasunaren aurkako 191 lesio kasu erregistratu ziren 2024an. Horietatik, 149 etxeko indarkeriaren ondorioz eta 42 genero-indarkeriaren ondorioz.

Erantzuna eta prebentzioa

Josune Escota, Durangoko Udaleko Segurtasuneko zinegotziak, adierazi du: "Txostenak adierazten duenez, istripuak ugaritu diren arren, gehienak kalte arinekoak izan dira, batez ere arreta galtzearen ondorioz edo mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak, hala nola bizikletak edo patineteak, erabiltzearen ondorioz. Hori dela eta, Udala patineteen erabilera eta bide-segurtasuneko beste neurri batzuk arautuko dituen ordenantza berri bat lantzen ari da. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean trafikoari buruzko hainbat kontzientziazio-kanpaina egiten ari gara, herritarren segurtasuna hobetzeko helburuarekin".

"Lapurretak eta bestelako delituak gutxitu badira ere, atxilotuen kopurua handitu egin da, batez ere borroken ondorioz. Indarkeria-delituetan eta lesioetan gorakada txikia igarri dugu, eta horrek prebentzioan indar handiagoa jartzera eta puntu kritikoetan poliziaren presentzia areagotzera bultzatzen gaitu." azpimarratu du.

"Durangoko segurtasun-ereduak Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta herritarren arteko lankidetza estuan oinairrituta jarraitzen du. Udaletik lanean jarraitzen dugu segurtasuna sendotzeko eta bizikidetza hobetzeko, Segurtasun Mahaia sortuz eta etorkizunean bizikidetza hobetzeko ordenantzak ezarriz". Amaitzeko, "Udal gobernutik, Durangoko segurtasunaren bilakaerari buruzko informazioa ematen jarraitzeko konpromisoa berresten dugu, herritarrei informazioa helaraztea elkarrenganako konfiantza eta udalerriarekin loturiko segurtasuna indartzen dituztela uste dugulako. Durangoko Udalak ingurune segurua, hurbila eta parte-hartzailea mantentzeko konpromisoa berretsi du, gure udal estrategiak biztanleen benetako beharretara egokituz", nabarmendu du.