Ugaok ostegunetik igandera jasoko ditu jardunaldi mikologikoak
Datorren ostegunetik igandera, hau da, azaroaren 2tik 5era bitartean, dagoeneko ohikoak diren jardunaldi mikologikoen edizio berri bat jasoko du Ugao Miraballesek. Aurten harrera paregabea izan ohi duen ekimen honen 18. edizioa ospatuko da.
Udalak eta Historia eta Ingurumen a Ezagutzeko Zentroak antolatu dute ekimena, Fungipediarekin elkarlanean. Aurten, sasoiko perretxikoei buruzko masterclass bat estreinatuko da.
Horrela, azaroaren 2an, osteguna, 19.30etatik aurrera, Jon Gil sukaldari ugaotarrak "Sasoiko perretxiko ei buruzko jardunaldia eskainiko du Jubilatuen Etxean. Mikologia zale amorratua, Gilek bere ezagutzak partekatuko ditu topaketara hurbil duko diren pertsona guztiekin. Perretxikoekin errezeta batzuk prestatuko ditu eta parte hartzaileek ho rietako batzuk dastatu ahal izango dituzte. Sarrera doakoa izango da, baina edukiera dela eta, derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Jane Jauregian egin daiteke, 946480704 zenbakian edo kultura.ugao@ortzadar.es helbide elektronikoan.
Ahoa irekitzeko aperitibo bikain horren ondoren, azaroaren 4an, larunbata, Sarria Murgiara txangoa egingo da, mendian mota desberdinetako perretxikoak biltzeko. Autobusa doakoa izango da (beharrezkoa da Jane Jauregian aurrez izena ematea). Arratsaldean bertan, goizean jasotakoaren aukeraketa eta sailkapena egingo da.
Hurrengo egunean, azaroaren 5ean, igandea, 11.00etatik aurrera, perretxikoen erakusketa klasikoa egingo da Herriaren Enparantzan, jende ugari giro ezinhobean biltzen duen hitzordua Era berean, herriko ostalaritza establezimenduek prestatutako perretxiko eta onddoekin egindako pintxoen ibilbidea ere izango dugu, azar oaren 4an eta 5ean hain zuzen ere.