Zabalik kirol-jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko epea Sestaon
Sestaoko Udalak, Kirol Zerbitzuak erakundearen bitartez, 44.500 euroko aurrekontua bideratuko du aurten kirol-jarduetarako dirulaguntzak banatzeko, hau da, iaz baino %10 gehiago. Interesa duten pertsonek azaroaren 16ra arte eskatu ahal izango dute laguntza hau Sestaoko Udaleko Erregistro Elektronikoan edo Erregistro Orokorrean. Ekimen honen helburua udalerrian kirol-jarduera sustatzea eta garatzea da.
Deialdi honi buruzko informazio guztia erakunde interesdunen eskura dago udalaren webguneko Kirolak atalean eta urriaren 17ko, asteartea, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean.
Ostatu- eta bidaia-gastuetarako laguntzak
Aldi berean, Udaleko Kirol Zerbitzuak kirol-klubei eta banakako kirolariei zuzendutako dirulaguntzen deialdia ere argitaratu du, 2023an edo 2022/2023 denboraldian, Bizkaiko Lurralde Historikotik kanpo, estatuko zein nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko irteerek eragindako ostatu- eta bidaia-gastuak ordaintzeko.
Kasu horretan ere, eskabideak aurkezteko epea irekita egongo da azaroaren 16ra arte, osteguna.
Interesa duten pertsona fisikoek eskabideak aurkeztu ahal izango dituzte Sestaoko Udaleko Erregistro Elektronikoan edo Erregistro Orokorrean.
Programa honetarako aurrekontua 13.500 eurokoa da. Udaleko Kirol Zerbitzuak 1.000 euroko muga ekonomikoa ezarri du kirolari indibidualentzat, eta 3.500 eurokoa klubentzat.
Deialdi honi buruzko informazio guztia erakunde eta pertsona interesdunen eskura dago udalaren webguneko Kirolak atalean eta urriaren 17ko, asteartea, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean.
Temas
Más en Bizkaia
-
Un bar de Bilbao optará al título a las mejores patatas bravas del mundo
-
La Policía Municipal de Bilbao realizará una campaña de control de licencias de taxis y VTC
-
Las familias afectadas por la enfermera que no vacunó a 400 niños en Santurtzi piden una condena de doce años de cárcel
-
Burdinjaitxo muestra el orgullo minero de Meatzaldea