Ermua Antzokiak Ángel Stanichen kontzertua jasoko du ostiralean
Datorren ostiralean, urriaren 20an, Ángel Stanichek 'Polvo de Battiato' tourrari agur esaten hasiko dio Ermua Antzokian. Musikariak kontzertu bat eskainiko du iluntzeko 20.30etik aurrera, eta dagoeneko sarrerak salgai daude, 12 euroan, bai Lobiano Kulturgunean eta baita Kutxabanken webgunean ere.
Bere webgune ofizialean dioenez, Estatuko 8131 udalerrietatik 14 aukeratu ditu bere azken diskoaren birari agur esateko, eta horien artean dago Ermua. Artistak eta bere taldeak "gure kosmobisio eta esfortzu politika berezia iraultzeko eta Ermua ezagutzeko gogoz gaude, espiriturik onenarekin hasteko gogo betez" daudela adierazi dute.
Ángel Stanich, ahots arrotzeko ezezaguna 'Camino acido'-rekin debuta egiten zuen (2014an). Musikan musika-berrikuntzako erreferentziarik indartsuenetako bat bihurtu zelarik denbora gutxian, "¡Carbura!", "Metralleta Joe", "Mátame Camión" eta antzeko abestiei esker. Handik gutxira, benetako maisulan bat aurkeztu zuen: "Antigua y Barbuda", 2017an.
Hiru urtez desagartuta eta bere berririk gabe egon ondoren, poparen ermitaua bere leizetik atera zen 10 hazbeteko binilo formako EP (Extended Play) batekin bueltatu zitzaigun, edizio mugatuan, aperitibo goxo eta premonitorio batekin... Baina aperitiboa, azken finean. EPa 2021eko ekainaren 18an argitaratu zuen.
Angel Stanich album oso batekin buektatu zitzaigun gerora: 'Polvo De Battiato' titulukoa. Hirugarren LPa da, eta 10 kantu berri ditu, Stanich zertxobait desberdina, are ausartagoa, eta, beharbada, lurralde intimistago eta/edo konfesionalago batean zehar ezohiko bideak arakatzen dituena; road movie-en, abentura surrealisten edo 80ko hamarkadako flashback intrigagarrien artean. Bere lehen singlea, ' Rey Idiota' titulukoa, arrakastaren hutsalkeriari buruzko hausnarketa burleskoa da. Stanich 3.0 bat, adimena duena eta atzeraemanagoa.
'Polvo De Battiato' 2022ko urriaren 22an argitaratu zen. Hortik aurrera, Ángel Stanichek eta bere Bandak "Polvo De Battiato Tour" birari ekingo diote, Ermura datozelarik Tour hau eta lan hau agurtzen hasteko. Stanich Ermuan ikustea , delicatessen-a da. Ez galdu aukera!
Temas
Más en Bizkaia
-
La cooperativa Lorra y Laboral Kutxa entregaron en la gala que celebraron en el Carlton de Bilbao sus galardones a explotaciones y proyectos del sector primario de Bizkaia.
-
Bermeok atunarekin ospatuko ditu Gabonak
-
La formación musical crece en Gernika-Lumo a contracorriente
-
Durango renovará la zona infantil y deportiva del parque San Ignacio