Síguenos en redes sociales:

Sanfaustoen balorazio "positiboa" egin du Durangok

Amaitu berri den Sanfausto jaietako lehenengo asteburuko balorazio "oso positiboa" egin du Durangoko Udalak. Jendeak bikain erantzun du propostatutako ekintza guztietan, giro bikaina sortuz.

Bai lehiaketa gastronomikoek, bai antzerki eta zirku ikuskizunek, eta familiarteko antzerki emanaldiek oso harrera ona izan dute parte-hartze handiarekin. Hala ere, nabarmentzekoa da kontzertuek izan duten harrera ona eta bertaratu zen jendetza: ETS-En Tol Sarmientoren kontzertura joan 8.000 inguru persona egon ziren, inoiz ikusi ez den bezala, Ezkurdi bete batekin; Nebrashkarena 1.300 pertsonarekin; Carlos Jeanena 4.000 pertsona ingururekin, publiko gaztearekin; eta Raimundo el Canasteren kontzertuan 1.600 pertsona egon ziren.

Gorabeheren artean, azpimarratzekoak dira klimatologiaren ondorioz egin behar izan ziren aldaketak, jarduera batzuen kokapena aldatu behar izan baitzen, eta Skate-ren erakustaldia bertan behera utzi behar izan zen, eta, meteorologiak ahalbidetzen badu, datorren ostiralean, urriaren 20an, egingo da. Bi gertakari deitoratu behar izan ditugu Zezenak Direnetan eta goitibeheren jaitsieran; zorionez, ez dira larriak izan, eta bi pertsonek hobera egin dute.

Jaien hasierako txupinazoa izan zen ekitaldi jendetsuenetako bat. Hartutako neurriei esker, 6.000 lagunentzako edukiera ez zen bete eta askok Santa Anan instalatutako pantailaren bidez jarraitu zuten, baita zuzenekoa Udalaren youtube kanalean emitituz ere, 1.400 bistaratzera iritsiz.

Bestalde, segurtasun-arloko errefortzuak behar bezala funtzionatu du, eta nabarmendu behar da ez dela sexu-erasorik gertatu. Guztira, 12 ebasketa salatu dira Udaltzaingoan eta Ertzaintzan, eta 3 lapurreta, eta arma zuriz egindako borroka batean esku hartu da, pertsona bat atxilotu baitzuten. Beraz, balantzea, oro har, oso positiboa da.

Jaietako zinegotzia, Jesica Ruiz, pozik agertu da asteburu luze honetan izandako erantzunarekin eta durangarrek emandako erantzun ona azpimarratu nahi izan du "herritarrek ikuskizun guztietara joanda eta oso jarrera onarekin erantzun dute, erasoak deitoratu beharrik gabe eta errespetuz jokatuz. Eskerrak eman nahi dizkiet, bereziki, produkzioko teknikariei eta pertsonei, Jai Batzordeari, auzoetako elkarteei eta, bereziki, San Fausto Gizarte Zentroari beren inplikazioagatik eta dedikazioagatik".