Euskotrenek eskainitako ohiko tren zerbitzua indartuko du larunbat honetan gauean, uztailaren 22 eta 23aren arteko gauean konkretuki, Ermuko Santixau eta Amorebietako Karmen jaiak direla eta. Horrez gain, uztailaren 24 eta 25 arteko gauean zerbitzu berezia egongo da Ermuko jaietako eskariari erantzuteko.

Larunbateko gaueko ohiko zerbitzuan Matiko/Bilbo–Deba–Matiko/Bilbo trenak izango bi orduan behin goizeko lehenengo orduetan, eta zerbitzu osagarriarekin indartu egingo da honako tarte hauetan zirkulazio bereziak jarriz:

  • Amorebieta–Traña–Zaldibar.
  • Ermua–Deba.

Amorebieta eta Bermeo arteko trenen zerbitzua larunbateko gaueko ohikoa izango da, hau da, trenak egongo dira bi orduan behin. Gainera, jende asko egongo dela aurreikusten denez,tren gehiago jarriko dira. Gau horretan jatorri edo helmuga Amorebieta Geltokia duten trenak egongo dira honako tarte hauetan (norabide bietan): Amorebieta–Bermeo, Amorebieta–Matiko/Bilbo eta Amorebieta–Deba.

Zerbitzu berezia uztailaren 24 eta 25 arteko gauean Ermuko jaiengatik

Ermuko jaietarako Euskotrenek uztailaren 24 eta 25aren arteko gauean ere zerbitzu berezia emango du Ermua eta Eibar artean. Trenak izango dira 30 minutuan behin, noranzko bietan.

Euskotrenek trena hartuko dutenei gomendatzen die aldez aurretik ordutegiak begiratu ditzatela aplikazio ofizialean edo Euskotrenen webguneko bilatzailean.

Informazio gehiagorako, erabiltzaileek honako hau egin dezakete: Euskotreneko langileak dauden geltokietara jo edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu eta Twitterreko @euskotren kontua kontsultatu.