Leartibai Fundazioak Europako proiektu berri bat jarri du abian, Systour Interreg Europe izenburukoa –Systemic approach for sustainable tourism strategies in rural areas–. Beste sei erakunde bazkide publiko eta pribatu izango dituen egitasmoaren –Europako herrialdetakoak direnak: Italia, Espainia, Frantzia, Hungaria, Polonia eta Finlandia– bere helburu nagusia hauxe da: “turisten fluxuak balioztatu gabeko landa-eremuetara eramatea eta proiektuko testuinguruen berezitasunak azpimarratzea da, eremu bakoitzeko fluxuetan oreka bilatuz eta eremuak mugikortasun jasangarriaren, konektibitate digitalaren eta eremu batek eskain ditzakeen benetako esperientzien bidez lotuz”, Lea-Artibai eskualdeko erakundetik jakinarazi dutenez. Bada, turismo jasangarriari mesede egiteko proiektua da.

Adierazitakoaren arabera, “proiektuan zehar, partaide diren eskualdeen sei diagnostiko Integral egingo dira. Ondoren, oinarriak ezarriko dira herritarren bizi-kalitatean eragin positiboa zehazteko, lurraldeen garapen jasangarria ahalbidetzeko. Lurralde-eragileen parte-hartzeak eta eskualdeen arteko esperientzien trukeak lurralde-garapenerako tresna politikoak sortzen lagunduko” duela zaldu dute Leartibai Fundaziotik. Jarduerak hiru fasetan banatzen direla zaldu dute –fase nagusia, jarraipen-fasea eta itxiera-fasea–. Eta hauen bitartez “turismo jasangarria sustatzera bideratutako 30 Jardunbide Politiko On” partekatzeko dituzte. Bestetik, inkesta integralak garatuko dituzte, “hautatutako eskualdeetako turismo-sektorearen egoera eta herrialde bazkide bakoitzeko politika aktiboak ulertzeko, eta hutsune politikoak identifikatzeko”. Eta, azkenik, “garatu beharreko politikei buruzko jarraibideak dituzten bide-orri politikoak” zehaztuko dituzte.

Komunikazioari dagokionez, hauek izango dira zereginak: sei eskualdeko hedapen-ekitaldi antolatzea –bat herrialde bazkide bakoitzeko–, bi eskualde arteko hedapen-ekitaldi antolatzea; bi eskualde-arteko tailer antolatzea ezagutzak transferitzeko, eta “webgune bat eta sare sozialak sortzea, hala nola Facebook, Linkedin eta kanal bat YouTuben”.

2027 urteko maiatzaren 31n amaiera izango duen proiektua Politecnico di Torino erakundearen Arkitektura eta Diseinu Sailak garatuko du zehaztu dute. Eta jada hasiak dira egitasmoak garatzen. Horretarako, Hungariara bisita antolatu zuten, “2023ko ekainaren 20tik 22ra egin dena”. “Bisitan, proiektuko bazkide diren erakundeek Hajdu-Bihar eskualdeko jardunbide egokiak ezagutu ahal izan dituzte”, Leartibai Fundazioak adierazi duenez. l