Arratsaldeko 17.00etatik aurrera eta gaueko 22.00ak arte, musika elekronikoa gogokoa dutenek hitzordu berezi bat izango dute Ermuko Martxoak 8 plazan, bertan ospatuko baita Elektrojaia jaialdiaren aurreko eguna.

Bost ordu horietan bertako artista ezagunek musika proposamenak egingo dituzte. Programazioak eta kartelak adierazten duenez, ordu eta laurdeneko saioak izango dira eta hurrenez hurren, ondoko DJak pintxatuko dute, Ash-ek jardunaldiari hasiera emango dio; ondoren, Araujo eta Ander Blanko etorriko dira. Javier Delgadok itxiko du jaialdia eta 20:45etik aurrera.

Egun nagusia biharko larunbata izango da, Betiondon, arratsaldeko 5etatik goizaldeko 04:00ak arte, etenik gabe. Betiondok bi eszenatoki izango ditu: ‘nagusia' eta 'old school room' karpakoa. Handienean eta publikoari irekita dagoen horretan arituko dira, ordena honetan, honako hauek: Stan Garac B2B Erikss; Javier Ganuza, Araujo, Sebita eta Pushmann, David Meiser eta Dj Pepo kartelburuak.

Bertako DJak aldiz, eremua bilduagoan jardundo gute, bertatik arituko direlarik DJ Bixent, Blanko, Montxo, lñigo Díaz, Ash, Nei, Markos, Pirate, I+D edo Ann. Musika elektronikoa sortzen eta urtzartzen maisu direnak.

Pepo DJ-a aurtengo karteleko burua da, David Meiserrekin batera. Bere ibilbidea areagotu eta barietatea atsegin duen publikoa erakartzen duten techno musikako bi profesional. Sarrera doakoa da, eta jaialdiaren gunean edarientzako txosnak egongo dira. Jateko, aldiz, Foodtruck Tipi-Tapa, zerbait sabeleratzeko. Aurten, jasangarritasunaren mesedetan, edariak 15. Urteurreneko edalontzi berrerabilgarri propio batean bakarrik zerbitzatuko dira, hori euro bateko prezioan (1 €) salduko delarik.

Elektrojaia Taldeak antolatzen du jaialdia, Ermuko Udalaren eta ekitaldia babesten duten marken laguntzarekin. Antolatzaileek dagoeneko zabaldu dituzte ekitaldia arautuko duten arauak.