Larunbatean irekiko da Larrea kiroldegiko iraileko ikastaroetarako aurre-inskripzioa egiteko epea
Datorren larunbatean, uztailaren hasierarekin batera, irekiko da Amorebieta Etxanoko Larrea kiroldegiak irailean eskainiko diren ikastaroetarako aurre-inskripzioa egiteko epea. Besteak beste helduentzako spinning, G. A. P. eta pilates ikastaroak eskainiko dira, eta haurrentzako igeriketan hasteko ikastaroak.
Aurre-inskripzioa eta baldintzak
Aurrez izena emateko epea uztailaren 1etik 10era egongo da zabalik, Larrea kiroldegiko harreran edo Amorebieta Etxanoko udal webguneko Izen-emateak atalean. Eskainitako plazak baino pertsona gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo da uztailaren 12an. Uztailaren 14an, plaza lortu duten pertsonen izen-abizenak argitaratuko dira iragarki-taulan. Udalak gogorarazi du pertsona bakoitzaren ardura izango dela zerrenda horretan agertzen den egiaztatzea. Udalak gaineratu duenez, epe hori igarotakoan, dokumenturik aurkeztu ez dutenek erreserba-eskubidea galduko dute.
Plaza hutsak itxaron-zerrendan daudenei esleituko zaizkie, zozketaren ordenaren arabera. Esleitutako plaza hutsen zerrenda uztailaren 26an argitaratuko da. Kasu horretan ere, interesdunei dagokie zerrenda horretan agertzen diren egiaztatzea eta berau berrestea, dagokion dokumentua aurkeztuta. Hori berresteko azken eguna uztailaren 27a izango da.
Ordainketa banku-helbideratzearen bidez egingo da, irailaren 7an. Izen-emate prozesua amaitutakoan plazaren bat hutsik geratzen bada, uztailaren 28tik aurrera egongo da eskuragarri. Interesatuek Larrea kiroldegiko harrerara joan beharko dute eta bertaratze-ordenaren arabera esleituko dira plazak.
Baja idatziz eman beharko da
Izen-ematea konfirmatu ondoren baja hartu nahi dutenek idatziz egin beharko dute, eta eskaera Udalaren HAZn, egoitza elektronikoan edo Zelaieta zentroan erregistratu beharko dute.
Temas
Más en Bizkaia
-
“He invertido 20.000 euros en provisiones para la final de la Europa League”
-
Las otras citas deportivas de San Mamés antes de la final de la Europa League
-
El Gobierno vasco destinará más de 2 millones para el dragado del puerto de Ondarroa
-
Una vecina de Bilbao pide que se asegure la llegada de médicos a su casa, a pesar de la final de la Europa League