Etxebarriko Udalak Proiektu eta Ideia Berritzaileen lehiaketaren zazpigarren edizioa antolatu egin du. Oinarrietan parte hartzeko bi modalitate ezarri dira: lehenenagoa, ETEei/MIKROETEei/STARTUPsei eta udalerriko profesionalei zuzendua, eta bestea, aldiz, Etxebarriko gazteei zuzendua, udalerriko talentu gazteaK sustatzeko.
Etxebarri Innpulso - Zientziaren eta Berrikuntzaren Hirien Sareko kide da duela 12 urtetik. Sare hori tokiko politika berritzaileentzako topaketa-foro bat da, Estatu osoko 93 udalerrik osatua, eta Etxebarriko Udala bertako Kontseilu Errektoreko kide da. Udalerri horiek lankidetzarako eta baliabide partekatuak aprobetxatzeko sare bat osatzen dute, berrikuntzan eta ezagutzan oinarrituta ekoizpen-eredua aldatzen laguntzeko.
Lehiaketa honen helburu nagusiak hauek dira:
- Tokiko administraziotik Berrikuntza sustatzeko eta laguntzeko, esperientzien trukatzea sustatzea.
- Udalerrietako ETE / MIKROETE / STARTUPS Berritzaileak sustatzea eta ikusgarritasuna ematea merkatu eta inbertitzaile potentzialetara sarbidea errazteko.
- Ideia eta proiektu berritzaileei balioa ematea.
- Gazte proiektu parte-hartzaile eta berritzaileekin, talentu gaztea sustatzea eta udalerriko bizitza soziala aberastea.
Berrikuntza osagai handia duten ETE / MIKROETE / STARTUP edo proiektuak (1. Modalitatea) parte hartu ahal izango dute. Baita, ideia berritzaile bat duten, 15 eta 35 urte bitarteko gazteek ere (2.Modalitatea)
Hautatutako enpresak edo pertsonak ere, 2.000 €ko konpentsazio ekonomikoa jasoko du proiektuaren exekuzio gastuei aurre egiteko (lehenengo modalitatean).
Gazteeen kategorian (bigarren modalitatean) hiru sari egongo dira:
- Ideia berritzaile irabazlea: 500 euro
- 1. Accesita : 300 euro
- 2. Accesita : 200 euro
Eskaerak
Hautagaitzak, oinarrietan eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera, telematikoki aurkeztu beharko dira ezarritako epea amaitu baino lehen, eta argi eta garbi adierazi beharko da zein modalitatetan aurkezten diren. Hautagaitzak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 6an hasiko da, eta irailaren 25ean amaituko da.