Adineko pertsonen bakardadeari buruz erreflexionatzera bideratutako 'Bakardade ikusezina' izeneko erakusketa jasoko du Ermuko Lobiano Kulturguneak. BBK Fundazioaren lan hau ekainaren 25era arte egongo da ikusgai.

Erakusketaren protagonista nagusia ‘Mercedes’ da, eskultura hiperrealista, gure gizarte modernoaren pandemia isil baten arreta erakarri nahi duena: nahi gabeko bakardadea. Gero eta errazagoa da gaur egun pertsonekin konektatzea, baina gero eta pertsona gehiago bakarrik gaude; arazo bat dugu. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, nahi ez den bakardadea XXI. mendeko epidemia da. Baieztapen hori datu hauetan oinarritzen da: ia 2 milioi pertsona herrialde osoan, 106.000 Euskal Herrian, eta bakarrik bizi dira, bakarrik jaten eta bakarrik amesten dutenak.

‘Mercedes' Areatzako banku batean eserita serio eta burumakur dagoen 89 urteko emakume baten eskultura hiperrealista da. Ruben Orozco mexikarraren obra da, 'Bakardadean hildako azken pertsona' izenburukoa; errealitate sozial isil bati buruzko arreta deia egin nahi duena, bizi eta sufritzen duen pertsonari min handia eragiten dion gaitza delako. Arazo horrek ondorio fisikoak, emozionalak eta sozialak ditu, baina horiek onartu ez eta saihesten lagundu behar dugu.

Erakusketa Ermuan dugu, BBK Gizarte Ekintzaren eta gure udalaren elkarlan eta laguntzari esker. BBK Gizarte Ekintzaren zuzendaritzak adierazi du “Herriz Herri BBK-k Bizkaiko gizartearen kohesio eta ongizatearekiko konpromisoa duela”. Nora Sarasola zuzendariak adierazi duenez, “Gizarte Ekintzaren bidez lurraldeko udalerri guztietan eragin positiboa sortzeko konpromisoa dugu, Bizkaia inklusiboa, oparoa, kohesionatua eta jasangarria eraikitzeko”.

‘BBK Herriz Herri' BBK entitatearen ekimena da, 80 udalerritara iritsiko dena eta 36 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa duena. Proiektuaren esparruan, udal bakoitzak gizarte-inpaktu positiboko ekimenak egiteko aukera du, hala nola "escape room" delakoa (ihes-aretoa), publiko guztiari irekitako jarduera ludiko eta parte-hartzailea, Garapen Jasangarriko Helburuetan sakontzeko.

‘Bakardade ikusezina' erakusketak lotura komunitario eta sozialen, nahz pertsonen arteko zaintza eta elkartasuna bezalako balioen garrantziaz sentsibilizatu eta kontzientziatu nahi du.