16 tabernak hartuko dute parte 'Zornotzan Jai Alai' pintxo-lehiaketan
Herriko 16 tabernak hartuko dute parte ekainaren 1etik 4ra bitartean ospatuko den 'Zornotzan Jai Alai' pintxo-lehiaketan. Hiru gune egongo dira, kolorez bereizitakoak: gune urdinean Berezi, Venecia, Sharky, Zubi-ondo, eta Brasil tabernek hartuko dute parte; horian, Singing, Cojo, Oasis, Txiri-txiri, Xiberu, eta Hogan´s; eta orlegian, aldiz, Harrison, Biezkargi Craft, Leku-Berri, Batzoki eta Javi tabernek.
Edizio berri honetako lehiaketa ordutegia ere eguerdiz eta arratsaldez izango da, 12:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 21:00etara: Ostegunean arratsaldez bakarrik zerbitzatuko dira pintxoak, eta igandean eguerdian bakarrik. Hala ere, establezimendu bakoitzaren erabakia izango da pintxoak lehiaketatik kanpo zerbitzatzea, beti ere prezioa 1€ eta 2€ artekoa izanda.
Sariei dagokionez, lau banatuko dira: Epaimahai Teknikoak pintxorik berritzaileena sarituko du 1.000 eurorekin. Herritarren saria ere 1.000 eurokoa izango da, eta Herri Epaimahaiak aukeratuko du. Azken hori arduratuko da zerbitzari profesionalena aukeratzeaz, eta bigarren urtez jarraian, 250 euroko saria irabaziko du. Eta azkenik, 500 euroko saria zozkatuko da Herri Epaimahai gisa parte hartzen dutenen artean. Era berean, Top Ten zerrenda argitaratuko da lehiaketan puntuaziorik gehien lortu duten hamar pintxoekin.
Sari banaketa lehiaketaren azken egunean egingo da, ekainaren 4an, 20:00etan. Pintxo berritzaileenaren saria eta sari herrikoia bat etorriz gero, publikoak gehien bozkatzen duen bigarrenari emango zaio. Amorebieta-Etxanoko Udalak establezimenduei eta zerbitzariei gogorarazi die derrigorrezkoa dela sari-banaketara joatea. Bertaratu ezean, hurrengo puntuaziorik onena lortu duen hurrengo establezimendu edo zerbitzariari emango zaio saria.
Dendariak merkatarien elkartea eta Iraunkor lehen sektoreko elkartea ere Zornotzan Jan Alai pintxo lehiaketaren parte aktibo dira, eta, beraz, eurek ere sariak emango dituzte. Dendariak elkarteak 30 fianbrera zozkatuko ditu lehiaketan parte hartu duten pintxo guztien artean eta Iraunkor elkarteak, berriz, bertako produktuez osatutako hiru saski zozkatuko ditu gune bakoitzeko (urdina, horia eta orlegia) hiru pintxo probatu dituztenen artean.
Berriz udaberrian
Aurten lehiaketaren ohiko data berreskuratu ahal izan da. Pandemiaren ondorioz bederatzigarren ediziorik ez zen egiterik izan eta iaz, 2022an, Jan Alai lehiaketa urrian berreskuratu zen, urtebete gehiago ez galtzeko. Hala ere, Amorebieta-Etxanoko Udalak argi zeukan ahal zen neurrian bere ohiko data berreskuratu behar zela: udaberria.
Temas
Más en Bizkaia
-
El grupo ecologista de Basauri reclama un Plan de Acción Contra el Ruido más ambicioso
-
La Primitiva deja un pellizco en Bizkaia
-
Una exposición de tocados medievales abre el programa del 650 aniversario de la villa de Ugao
-
Abre la fan zone de El Arenal: "Es el momento de disfrutar de la fiesta del fútbol"