85.000 euro bideratuko ditu Bermeok kultur eta jai ekimenak finantzatzeko dirulaguntzen deialdirako
Bermeoko Udalak 85.000 euroko aurrekontua bideratu egingo du udalerriko kultur talde, elkarte eta pertsona fisikoei urteko kultur eta jai ekimenak finantzatzeko dirulaguntzen deialdirako. Onuradunek kultur taldeen ohiko funtzionamendurako eta ekintzetarako, herriko jaietako ekintzetarako eta auzoetako jaiak antolatzeko erabili ahal izango dute jasotako dirua. Hala, herriko kultura, nortasuna eta jaien zabalkundea sustatzea da dirulaguntza deialdi honen xedea.
Dirulaguntza hauen bitartez, halaber, honakoa da lortu nahi da: euskal folklorea eta kultura zabaltzeko izaera publikoko ekintzen garapena eta presentzia lortzea, beste komunitate eta udalerrietan, elkartrukeak eta euskal kultur ondarea zabaltzea sustatzea, Udalak antolatutako ekintzetan parte-hartzea lortzea, sorkuntza eta zabalkunde artistikoa bultzatzea, herrian eta auzoetan tradiziozko jaiak antolatzea, herritar eta auzotar guztiei bakoitzaren ohiturak ezagutaraztea eta herriko eta herritik kanpoko jendea erakartzen duten ekintzak antolatzea.
Dirulaguntza eskatu nahi dutenek, beste batzuen artean, honako irizpideak bete beharko dituzte: irabazi asmo bakoak izatea, egoitza Bermeon edukitzea eta bere jarduerarik garrantzitsuenak herri honetan edota herriko auzoetan jaiak edo ekitaldiak antolatzen garatzea, auzo alkatea edo auzoko jai batzordeko zuzendaritza batzordeko kideren bat izatea, edota herrian eragina duen jaietako edota bestelako ekintzaren bat antolatzen duen herritarren bat izatea.
Honakoak izango dira deialdi bakoitzerako zenbatekoak eta eskabideak aurkezteko epea:
- Kultur taldeen ohiko funtzionamendurako eta ekintzetarako laguntzak: 35.500 euro (emango den zenbateko handiena, 9.000 euro). Epea ekainaren 16ra arte irekita
- Herriko jaietako ekintzetarako laguntzak: 20.000 euro (emango den zenbateko handiena, 4.500 euro). Epea ekainaren 30era arte irekita
- Auzoetako jaiak antolatzeko laguntzak: 30.000 euro (emango den zenbateko handiena, 4.000 euro). Epea auzoko jaiak hasi baino 45 egun lehenago irekita
Diruz lagundu daitezkeen gastuen xedea, honakoak dira: elkartrukeak, urteurren ospakizunak, lehiaketak, jaialdiak, nazioarteko egunen ospakizunak, bideo emanaldiak, folklore ekitaldiak, ondarea eta arte plastikoak, jai ekitaldiak, musika saioak, kultura arloko saioak, kirol saioak eta umeentzako ekitaldiak.
Informazio gehiagorako Kultura saila: Irakaskintza, 14-16 / 94 617 91 57 / kultura@bermeo.eus
Temas
Más en Bizkaia
-
Bizkaia lidera el crecimiento turístico en Euskadi
-
Erosotasunari uko egin gabe modu jasangarrian bizitzea posible dela erakusten duten bideoak egin ditu BBK Klimak
-
La balsa de lodos de La Orkonera, en Ortuella, se reforzará para garantizar su estabilidad
-
En imágenes: el centro de escalada Climbat Barakaldo de Megapark renueva su certificación de calidad ISO 9001: 2015.