Behargintza Bermeok eta Lanbide Gernikak indarrak batuko dituzte Bizkaiko Foru Aldundiaren BEAZek eskaintzen dituen negozio-aukera berrien sorrera sustatzen duen 'BIOK!' proiektuaren barruan.
Helburua irtenbide bat aurkitzea plastikozko injekzio-prozesuan sortzen ari diren teknologiak integratzeko, automobil barruko ingurumen-argiztapena hobetzeko eta, horrela, erabiltzaileen segurtasuna handitzeko.
“Nola integratu teknologia emergenteak plastikozko injekzio-prozesuan automobilaren barruko ingurumen-argiztapena hobetzeko eta, horrela, erabiltzaileen segurtasuna handitzeko?” lelopean erronkak behar desberdinei erantzuten die, besteak beste: nola diseinatu inprimatutako elektronika malgua hainbat funtzionalitate dituen automobilgintzarako dekoratutako pieza plastiko batean integratzeko?, nola eraldatu ohiko teknologia elektroniko zurruna teknologia elektroniko malgu batean?, nola integratu elektronika MAIERen pieza plastikoa injektatzeko prozesuan? eta nola lortu oreka egokia pisuaren, espazioaren eta automozioko osagaien kostuaren artean?
Edozein ekintzailek, startupek, ETEk, teknologia-zentrok edo unibertsitatek parte hartu ahal izango du erronkan, baldin eta planteatutako erronka partzialki edo osorik konpontzen lagun dezakeen proposamen bat badu. Horretarako euren proposamenak bizkaiaok.eus plataformaren bidez aurkeztu beharko dituzte ekainaren 9a baino lehen (24:00).
Proiekturik onenak aukeratzeko, ebaluazio-talde bat eratuko da hautaketa-prozesua burutuko duten MAIER eta Beaz taldeetako pertsonekin. Proiektu finalistek In factory innovation trip, baterako sorkuntzarako tailer batean parte hartuko dute uztaileko bi egunetan zehar. Ebaluazio-taldeak proposamen finalista bakoitzaren alderdi hauek baloratuko ditu: berrikuntza, eraikuntza-maila, taldea, epeak, bideragarritasuna eta proiektuaren irismena.
Azkenik, MAIERek erronkaren enpresa irabazlea hautatuko du, eta konpromisoa 4 hartzen du enpresa irabazleari proiektu pilotu bat gara dezan kontratatzeko, 15.000€ arte. Enpresa irabazleak gutxi gorabehera 6 hilabeteko epea izango du proiektua gauzatzeko.
Aipatu behar da, gainera, ekimena zertan datzan azaltzeko eta zalantzak argitzeko, informazio-jardunaldi bat egingo dela streaming bidez maiatzaren 11n, 9:30ean.