Jaietako kartel lehiaketa deitu du Sopelak
Sopelako Udalak aurkeztu berri du aurtengo jaietako irudia izango den kartela aukeratzeko lehiaketa. Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute Kultura sailak antolatutako ekimen honetan, banaka edo taldeka, baina egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.
Kartelaren gaiak jaiekin zerikusia eduki beharko du, eta derrigorrez beste lehiaketa batzuetan saritu bakoa izan beharko da. Teknika eta kolorea libreak izango dira eta tamaina DIN A3koa izango da euskarri zurrunean finkatuta aurkezten delarik. Ordenagailuz eginez gero, kartelaren euskarri informatikoa ere aurkeztu behar izango da JPEGen eta 300ppp-tako kalitatean gutxienez. Irabazlea suertatzen den kartelaren egileak jaietako programarako kartelaren moldaketa egin beharko du (separatak).
Kartelean jarri beharreko testua honako hau da:
Sopelako Jaiak 2023
- San Pedro ekainak 28 - uztailak 2
- Karmenak uztailak 13-16
- Sta. Marina uztailak 20
Lehiaketara aurkeztutako lanek ezin izango dute publizitaterik edo jarrera homofobo edo xenofoboetara bultzatzen duen erreferentziarik jaso, ezta hizkuntza, irudi edo eduki sexistarik ere.
Aurkezpena
Lanak egilearen sinadura barik aurkeztuko dira eta kartazal itxi batean egilearen identifikazio datuak sartuko dira: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa. Obra eta gutunazalari zenbaki bat jarriko zaizkie hartzerakoan. lanak Kurtzio Kultur Etxean aurkeztu behar izango dira: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, edo/eta larunbat eta igandetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Antolatzaileek arreta handiz zainduko dituzte lanak, baina ez dute hauen galera edo apurketa euren ardurapean hartuko.
Lanak aurkezteko azken eguna apirilak 30 (igandea) izango da, 20:00ak arte.
Epaimahaia Zirrimarra elkartea izango da eta hartzen dituen erabakiak apelaezinak izango dira.
Sariak
Maila nagusian (18 urtetik gorakoentzat):
- Lehenengo saria: 595 euro.
- Egile sopeloztar onenari (irabazlea ez dena): 150 euro.
Haur eta Gazteen atalean:
- Lehenengo saria 4-7 urte bitartean: oparia
- Lehenengo saria 8-10 urte bitartean: oparia
- Lehenengo saria 11-14 urte bitartean: oparia
- Lehenengo saria 15–18 urte bitartean: 80 euro
*500 eurotik gorako sariek PFEZren atxikipena izango dute.
Saritutako lana Kurtzio Kultur Etxearen jabegora pasatuko da. Sarituak izan ez diren lanak batzeko epea 2023ko uztailaren 3tik 7ra izango da, (08:00etatik-15:00etara) eta egun horren ostean jaso barik gelditutakoak kultur etxearen esku lotuko dira.