Hilabetero bezala, Elorriok ezagutzera eman du Arriolako programazioa. Bada, apirilean zehar bost pelikula, zuzeneko ikuskizun bi eta haurrentzako eskaintza berezia izango dira.

Las Paralelas antzerki taldeak ‘Miss Spein’ lana ekarriko du Arriolara apirilaren 14an. Ironiaz betetako komedia dibertigarria da; Aroa Blancok sortu eta antzeztutakoa. Aitor Arabiourrutiak zuzentzen du. Miren Argi da protagonista, eta Miss Euskadi eta Miss Espainia irabazi ostean, Miss World lehiaketarako prestatzen ari da.

Bestetik, hilaren 21ean, ‘Confidencias de una vedette furibunda’ antzezlana taularatuko du Belladona Teatrok. Jaime Ocaña da lanaren sortzailea, gidoilaria, zuzendaria eta protagonista. Zuzeneko musikaz lagunduta, istorio bitxi, dibertigarri eta sutsua eskainiko du.

Zinemari lotuta, bost pelikula proiektatuko dira apirilean zehar Arriolan. Lehenengo asteburuan, Irlandako Cilm Bairead zuzendariaren ‘The quiet girl’. Bigarren asteburuan, ‘Todo a la vez en todas partes (Dan Kwan, AEB). Hilaren 15,16 eta 17an, Laura Ortega zuzendari kolonbiarraren ‘Los reyes del Mundo’. Laugarren asteburuan, Maryam Touzani marokoarraren ‘El caftán azul’. Bukatzeko, azken astean, Spielbergen ‘Los Fabelman’ egongo da ikusgai.

Gaztetxoentzat, berriz, apirilaren 23an ‘Imagine. Erdi aroko ipuin magikoa’ izeneko magia ikuskizuna egingo da, Oliver eta Liuba magoen eskutik. 1385. urtera bidaiatuko dute ikusleek. Magiaz gain, musika eta antzerkia ere batzen ditu lanak. Bestetik, hilaren 30ean, ‘Mavka, baso zaindaria’ pelikula proiektatuko da.