Larunbat honetan bertan hasi eta apirilaren 2ra bitartean, Ugao-Miraballesko biztanleek Euskal Astearen edizio berriaz gozatzeko aukera izango dute. Horretarako, Udalak euskal kultura protagonista izango den egitarau zabal eta oparoa prestatu egin du.

A.E.K, Aitama guraso elkartea, CPI Ugaoko eskola IPI, Etorki Dantza Taldea, Harile kultur elkartea, Sarea Sound System, Asier Peña eta Udaleko Euskara eta Kultura zerbitzuek osatu dute programazioa. Zentzu honetan, Euskal Astearen osagai nagusia herritarren parte-hartzea izango da, eta adin eta gustu guztiei zuzendutako hitzordu ugari izango ditu. Euskal kulturaren jai honetan parte hartzeko proposamenak eta gonbidapenak anitzak izango dira.

Martxoaren 25ean Ruper Ordorikak Jane Jauregian emango duen kontzertuarekin hasi eta apirilaren 2ko erraldoi eta buruhandien kalejirara arte, jendeari irekitako jarduerak bata bestearen atzetik garatuko dira udalerrian. Hamabost bat jarduera egingo dira bederatzi egunetan zehar. Aipatzekoa da baita, halaber, ikastetxeak, aldi berean, ekitaldi eta jarduera bereziak antolatuko dituztela, eta horietako batzuk udalerriko herritarrei irekiko zaizkiela.

2023ko Euskal Asteko egitaraua

  • Martxoak 25, larunbata: 20:00h. Ruper Ordorikaren kontzertua Jane Jauregian, Sarea Sound System elkarteak antolatuta.
  • Martxoak 26, igandea: 12:00h. Dantza agerraldia eskualdeko dantza taldeekin: Etxebarriko Bekosolo, Basauriko Edurre, Basauritar eta Agintzari taldeak, Usansoloko Oinarrin, Arrigorriagako Aritz Berri eta Ugaoko Etorki, Baselizako plazan.
  • Martxoak 27, astelehena: 9:30h. Eskolako Ikasleen ekitaldiak Eskolako umeei zuzenduta Jane Jauregian: antzerkigintza. 15:30h. Eskolako Ikasleen ekitaldiak gurasoak eta familiei zuzenduta Jane Jauregian: antzerkigintza. 17:00h. Haurrentzako tailerrak Herriaren enparantzan, 18:30h. “Mindfulness” tailerra Jane Jauregian.
  • Martxoak 30, osteguna: 17:00h. “Ludoteka kalean” Hiru iturriko plazan.
  • Martxoak 31, ostirala: 18:00h. Euskal topaguneak Herriaren enparantzan. 19:00h. Ugaoko buruhandien kalejira. 20:30h. Erromeria Beranduegi taldearen eskutik Herriaren enparantzan.
  • Apirilak 1, larunbata: 12:30h. Herri kirolak Herriaren enparantzan: Erronka aizkoran, harrijasotzea, trontxa eta korrika: Aritz Irazabal – Aroa Sanchez eta Aratz Mugerza –Udane Ostolaza. 19:30h. Kontzertua Mikel Markez abeslariarekin Herriaren enparantzan.
  • Apirilak 2, igandea: 12:00h. Erraldoi eta buruhandien erakusketa Herriaren enparantzan. Urduñako erraldoi eta buruhandiak, Amurrioko erraldio eta buruhandiak, Deustuko erraldoi eta buruhandiak eta Ugaoko erraldioak. 13:00h. Erraldoi eta buruhandien kalejira herriaren zehar. ​​

Martxoaren 14tik apirilaren 2ra Jane Jauregian “Emakumeak hitza eta bizitza” erakusketaz gozatzeko aukera izango dute ugaotarrek.