Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailan ikasten hari diren 157 gazteei bideratutako 'Nahi dudalako!' izeneko kanpaina martxan jarri berri du Etxebarriko Udalak, euren ikasketak euskaraz jarrai dezaten animatzeko helburuarekin.
Alkarbidek, Bizkaiko euskara zerbitzuen bilguneak, koordinatu duen proiektu honetan Bizkaiko 16 udalerrik eta 2 mankomunitatek parte hartu dute eta 15 eta 16 urteko gazteei eta euren gurasoei zuzenduta dago.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailan ari diren gazteek hortik aurrerako ikasketetan ere euskarazko eredua aukeratzea eta horretarako behar duten informazio guztia ematea, gazteoi zein euren gurasoei. Informazio hori kanpainaren webgunean dute ikusgai.
Bizkaiko 16 udal eta 2 mankomunitate. Guztira, honako 18 hauek: Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Basauri, Berango, Berriz, Bilbo, Elorrio, Enkarterriko mankomunitatea, Erandio, Etxebarri, Getxo, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Txorierriko mankomunitatea eta Zierbena.
Kanpainaren ardatza kanpainaren webgunea da. Bertan gazteek Batxilergoa zein Lanbide Heziketa euskaraz egiteko duten eskaintzaren berri zehatza jasoko dute. Unibertsitateko eskaintza zein den ikusteko aukera ematen du web guneak eta horrekin batera, etorkizunera begira, izan ditzaketen hainbat zalantza argitzeko balioko die.
Gainera, web gunean sartu eta inkestan parte hartzen duten gazteek hainbat sari irabazteko aukera izango dute, hala nola, drone bat, Apple Ipad bat eta Kultura eta Kirol materiala erosteko opari txartela (200 €).
Webgunearekin batera kanpainaren berri emateko diptikoa banatu zaie kanpaina bultzatu duten udalerrietako gazteei eta gazteon gurasoek kanpainaren nondik norakoak azaltzen dituen gutuna jaso dute etxean.
Hainbat hitzaldi ere antolatu dira, euretan euskaraz ikastearen garrantzia nabarmendu eta www.nahidudalako.eus web gunean zer aurkituko duten azalduko zaie gazteei.
Etxebarri BHI ikastetxean Eleder Iglesias artista etxebarritarra izango da aurtengo gonbidatua, martxoaren 31n izango da DBH 4.mailako ikasleekin.
Kanpaina hau Gazteria Sailetik azken asteotan antolatzen ari diren Orientazio-bokazio saioekin ere koordinatuta dago, gazteen etorkizun akademikora eta lan-merkatura bideratutako saioak.