“Udalerriko eta inguruko emakumeek egiten duten lana ikusarazi eta honi presentzia eta indarra emateko”, aurten ere Emakume Sortzaile eta Ekintzaileen azoka antolatu du Lekeitioko Udaleko Emakumea eta Berdintasun arloak datorren martxoaren 19an. Oraingo honetan, seigarrene edizioan, azokak hamabi postu izango ditu Independentziaren enparantzan zehar banatuta edo, eguraldi tzarra egingo balu, kontziopean.

“Bertan saltoki anitzak aurkitu ahalko ditugu”, antolatzaileek azaldu dutenez, eta “gogoratu beharra dago hauek deialdi ireki baten bitartez aukeratuak izan direla”. Umeen-tzako jantziak, oihalezko osagarriak edota ehun-gaiak eta lege-zilarrezko osagarriak aurkitu ahal izango dira ekimenean, eta baita “estanpazio tekniken tailerra, bolilloen erakusketa eta Musikaia musika eskolaren abestiak ere izango” direla gogorarazi dute.