Memoria historikoaren astea ospatzeko egitarau zabala prestatu du Elorriok
Martxoaren bigarren hamabostaldian zehar ospatu egingo ditu Elorriok memoria historikoaren astearen inguruan antolatutako hitzaldiak eta ekitaldiak. Horren helburua herriko memoria historikoa hedatzen jarraitzea da. “Gure herriko memoria ezagutzea ezinbestekoa da egungo errealitatea ulertu, gure historia balioan jarri eta etorkizunera begira urratsak egiten jarraitzeko”, adierazi du Maria Herrero zinegotziak.
Aurten, memoriaren astea ia martxo osora arte luzatuko da, eta hiru hitzaldi eta iruzkindutako argazkien proiekzio bat egin eta ‘Memoriaren Ibilbidea’ inauguratuko da.
Egitaraua martxoaren 10ean hasi zen, Elorrioko ikasleei zuzendutako 'Gure historiaren pasarteak’ argazki proiekzioarekin. Saioak Ander Gillenea egilearen zuzeneko azalpenak izan zituen.
Hurrengo egunean, saio bera eskaini zuen Gilleneak, baina oraingoan herritar guztiei zuzenduta. Arratsaldeko 18:00etan izan zen, Arriolan, euskaraz eta gaztelaniaz.
Martxoaren 21ean, ‘Errepresioa eta generoa’ berbaldia izango da Iturri Kultur Etxeko areto nagusian, Lurdes Herrastiren eskutik. Hori ere euskaraz eta gaztelaniaz izango da. 19:00etan hasiko da.
Aurreko ekitaldiko gaiari jarraituz, martxoaren 28an, asteartea, ‘Emakumea, gerra eta errepresioa kartzelan. Orue txaleta’ hitzaldia eskainiko du Monika Calvok. 19:00etan izango da, Iturri Kultur Etxeko areto nagusian, euskaraz eta gaztelaniaz.
Hilaren 30ean, Julian Ariño enpresari, haginlari eta Elorrioko alkate exiliatuaz jardungo dute Iban Gorritik eta Igor Basterretxeak, areto nagusian. 19:00etan, euskaraz eta gaztelaniaz.
Egitaraua martxoaren 31n amaituko da, 1937an Elorrio bonbardatu zuten egunean. Memoriaren Ibilbidea inauguratuko da 19:00etan, San Juan eta Berrio-Otxoa kaleen arteko parkean.
Temas
Más en Bizkaia
-
El Arenal de Bilbao se transforma en una gran bodega de txakoli de Bizkaia
-
La ruta aérea Bilbao-Nueva York se estrenará el día 1 por todo lo alto
-
Lego abrirá una tienda en el centro de Bilbao
-
La Diputación refuerza las pantallas acústicas previstas en su proyecto de reordenación del puente de Rontegi