Etxebarriko Udalak 595.770,16 euroko aurrekontua bideratu egin du San Antonio etorbidea 1-13 (bakoitiak) eremuan kokatutako urbanizazio berria egiteko. Obra hau Europar Batasunaren - Next Generation Epen funtsekin batera finantzatu da, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren bitartez. Besteak beste, inguruneko irisgarritasuna, artiztapena eta komunikazioa hobetu dira, eta otsailean ireki egin zen urbanizazioa.
Irisgarritasuna, lehendik zeuden oztopo eta maila guztiak kendu direlako, eta, horrela, urbanizazioaren atari guztietara era irisgarri batean ailegatzeko aukera ematen delako. Irisgarritasunez iristeko helburu hori legegintzaldiko planean jasotako helburuetako bat da, eta esku-hartze honekin urrats garrantzitsua eman da ildo horretan. Gainera, irisgarritasunaren arloan indarrean dagoen legeria aplikatuz, eskudelak edo barandak jarri dira % 6tik gorako malda duten bide guztietan.
Argiztapena, aurretik bidean argi-punturik ez zegoen ingurune batean 26 farola berri jarri direlako.
Komunikazioa, San Antonio Etorbidea eta Marivi Iturbe kaleen artean bi komunikazio-bide berri zuzenak eta irisgarriak sortu direlako.
Esku-hartze hori legegintzaldiko planean jasota zegoen, eta eragiten dien auzo-komunitateetako ordezkariekin burututako partaidetza-prozesuaren ondoren egin da.
Obra ia % 100ean egina dago, baina dagoeneko publikoari irekita dago eta espazio berrietatik aske ibil daiteke. Hala ere, zenbait xehetasun geratzen dira egiteko, datozen egunetan egingo direnak:
- Hiri-altzarien elementuak instalatzea, hala nola bankuak, paperontziak eta iturriak.
- Berdeguneak garbitzea eta ereitea.
- Berrurbanizatutako ingurune osoaren obra-amaierako garbiketa.