Ostiral honetan goizean, otsailak 17, Barakaldoko alkate Amaia del Campok azaldu duenez, Lutxanako Renfeko geltokiaren aldameneko lurpeko tunela itxiko da, emakumeentzat hiri seguruago bat eraiki aldera.

Indarkeria matxista deuseztatzea askoren arteko lana da. Barakaldoko Udala bere harri koxkorra jartzen ari da ikastetxeetako heziketa programa desberdinen bidez; hirian gertatzen diren eraso-mota desberdinak jendaurrean salatuz, eta emakumeentzako ez-seguruak izan daitezkeen herritarrek proposatutako guneak deuseztatuz. "Barakaldo guztiontzako hiria izatea nahi dugu. Eta horrek genero ikuspegia hirigintzan txertatzea eskatzen du . Auzoetan bultzatzen ari garen hirigintza-garapen berrietan txertatua dugu dagoeneko ikuspegi feminista espazioak diseinatzerakoan, zokoak ezabatuz, argiteria egokituz, tunelik ez eginez, eta abar", azaldu du alkate Del Campok. "Hala ere, lehengoetan, ezinbestean jardun behar dugu segurtasunik eza sortzen duten guneak antzematen, eta oso positiboa da, gainera, horrelako zonaldeak hobetu daitezen ekintzak martxan jartzea. Hori da, hain zuzen ere, gune ez-seguruak antzemateko hiriko emakumeekin egiten ditugun ibilbideen xedea", azpimarratu du.

Ibilbide berriak

Lau ibilbide berri diseinatu dituzte, auzoetan zehar. Horietako bi, uda aurretik, eta beste biak, berriz, irailaren bueltan. Aurrekoetan egin izan dugun bezala, ibilbide batzuk goizez egingo ditugu, eguzkiaren argitan, eta beste batzuk, ostera, iluntzean, beste ikuspegi hori izateko. 

Martxoaren 20an egingo da lehenengoa, arratseko 19:00etan. Herriko Plaza, Errioxa eta Bizkaia kaleak zeharkatuko dituzte, baita Begiaren plaza eta Bide Onera ere.

Bigarrena, ostera, goizez: San Bizente ¿hilerria, merkatalgunea-, Arteagabeitia eta Clara Campoamor. Apirilaren 18an, 10:00etan.

Uda ostean, beste bi ibilbide egingo dira, bata gauez, eta bestea, berriz, egunez, Santa Teresa-Urban eta Herriko Plazan eta Ansio, Gurutzeta, Munoa eta Lutxanan barrena.

Parte hartu nahi izatera, intersatuek 010 telefono zenbakira hots egin behar dute. "Herritarrak parte hartzera animatu nahi ditugu, oso ariketa postiboa baita. Garrantzitsua da hirian ibiltzea, eta konponbideak proposatu ahal izatea", adierazi du.

Izan ere, horrelako ibilbideei esker ordezkatu eta gehitu dira argiak, argiztapen urriko aldeetan, lorazaintza hobetu da ikusgarritasun gutxiko guneak sahiesteko, ispiluak jarri dira edo beste jarduketa garrantzitsuagoak egin dira, Pormetxeta plazakoaren gisakoak, zutabe artean zeuden txokoak ezabatuz, edo hurrengo hilotan Lutxanako tunela kentzekoa", esanez amaitu du alkateak.