Bizkaiko Boxeo Txapelketaren finalak hartuko ditu Sestaok larunbatean
Sestaoko La Benedicta kiroldegiak ekitaldi berezi bat jasoko du larunbat honetan, otsailak 18. Bertan jokatuko dira Bizkaiko Boxeo Federazioak eta MT Boxing klub Sestaotarrak Sestao Kirolak-en lankidetzarekin antolatutako 2023ko boxeoko Bizkaiko Txapelketaren finalak.
Lehia arratsaldeko 16.00etan hasiko da, eta kartelean 19 borroka programatu dira guztira, junior, gazte eta elite maskulino eta femeninoen kategoriei dagozkienak.
Finalak ikusi ahal izateko sarrerek 13 euroko prezioa dute eta La Benedicta kiroldegiko kafetegian daude salgai.
Azken bi larunbatetan final laurdenak eta finalaurrekoak ikusteko Sestaora zenbat jende hurbildu den kontuan hartuta, finaletara 200-300 lagun joatea espero da.
Kategoria bakoitzeko txapeldunek, banakako trofeoa jasotzeaz gain, Bizkaiko selekzioa osatuko dute maiatzean izango den Euskadiko Boxeo Txapelketan lehiatzeko.
Bizkaiko Boxeo Federazioak trofeo bat emango dio finaletan emaitza onenak lortzen dituen klubari, eta hori eramateko hautagaietako bat Sestaoko MT Boxing taldea da, txapelketara aurkeztu dituen bost boxeolarietatik lau azken errondan sartzea lortu baitu.
Aurten, berrikuntza gisa, Federazioak bi gerriko prestatu ditu Bizkaiko pentatxapeldun izatea lortzen duten boxeolariei emateko. Aukera hori bi pugilen eskura dago, bata MT Boxing klubekoa eta bestea Getxoko Bunker klubekoa.
Finalen aurkezpenean MT Boxing klubeko presidente Txerra Dehesa, Kiroletako zinegotzi Jesús Amenedo eta Bizkaiko Boxeo Federazioko presidente Juan Luis González izan dira.
Temas
Más en Bizkaia
-
Una noche solidaria entre purpurina por Aitana en Pinpilinpauxa
-
Leticia Sabater arrasa un año más en Aste Nagusia
-
“Ojalá pueda encontrar un novio vasco, son muy guapos y respetuosos”, Leticia Sabater arrasa un año más en Aste Nagusia
-
Turistas en Aste Nagusia: "Hemos venido de casualidad a Bilbao y nos hemos encontrado la fiesta"