Landare haztegiak, bertoko ekoizleen produktuak eta artisauen postuak izango dira Markina-Xemeingo Landare Azokan larunbat honetan, otsailaren 11n. Markina-Xemeingo Udalak antolatzen du ekimena, Lea-Artibai Landa Garapenarekin elkarlanean, “landa eremuari eta lehen sektoreko ekoizleei bultzada emateko” helburuarekin.

Azokaren osagarri hitzaldia ere izango da Aitor Onaindiarekin, 11:00etan, udaletxeko bilkura aretoan eskainiko dena. “Basogintza eta arbola espezie desberdinak izango ditu hizpide BASOA fundazioko zuzendari teknikoak eta mendi ingeniariak”. Sarrera librea izango dela aurreratu dute. Azokari dagokionez, ohi legez Zelaian kokatuko dira postuak, “10:00etatik 14:30erako” ordutegien. Parte-hartzaile kopurua zabala izango da, izan ere landare mintegiei dagokienez, 8 postu izango dira. “Besteak beste, zuhai-tzak, landareak, loreak, frutalak eta apaingarriak eskainiko dituzte”.

Eta bertoko produktuak eskuragari jarriko dituzten 17 ekoizle ere egongo dira. “Besteak beste, ogiak, gozoak, gaztak, mermeladak, ahatekiak, txerrikiak, txakolina, sagardoa, edota eztia jarriko dituzte salgai”. Bestalde, hainbat produktu izango dituzten 5 artisau ere izango dira azokan. Azkenik, Hemen Be Bai merkatari elkarteak egun berean ospatuko du bere Merkatu Txikia.