Pintadei aurre egingo die Lekeitioko Udalak
Lekeitioko hainbat eraikinetan grafiti edota pintadak agertzea “ohikoa da zoritxarrez”, Hala diote Udaleko arduradunek. Eta hauek ezabatzeko ekimenajarriko dute martxan aurki, izan ere “udalerriko eraikinetako fatxadetako pintadak garbitzeko egitasmoa” jarriko dute martxan, “doakoa, eta herritar guztien esku egongo dena”. Horretarako beharrezkoa izango da “eraikinetan pintadak dituzten fatxaden jabeek” hauek garbitzeko eskaera egitea, otsailaren 1etik 28ra bitartean udaletxeko bulego orokorretan edota lekeitio.eus orrialdearen tramiteak atalean.
Betebeharren artean dokumentu hauek aurkeztu beharko dira: pintadaren argazkia, koloretan; fatxadaren kolore zehatzaren erreferentzia (NCS, RAL edo Pantone sistema erabilita); legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Eskariajabekideen erkidegoko presidenteak, jabeak berak (jabetza bertikala/ondasun-erkidegoa); edota lokal-komertzialaren jabea edo errentariak egin ahal izango dute. Eskaera jaso ondoren, Udalak pintada/grafitia aztertuko du, baita fatxadaren ezaugarriak “kontutan izanda bertan zerbait egiterik duen ala ez erabakiko” duela aurreratu dute.
Temas
Más en Bizkaia
-
Euskadik inoizko industrializazio-maila handieneko etxebizitza babestuen sustapena bultzatu du Sopelan
-
Ereagan eta Portu Zaharrean bizi eta TAOren bereizgarria dutenek Algortako 1. gunean aparkatu ahal izango dute
-
La oficina para tramitar el DNI llegará a Berriatua el 15 de julio
-
Mallabia saca a licitación el bar del Hogar del Jubilado