Etxebarriko hogei gaztek baino gehiagok Europatik doan bidaiatuko dute, interrail bonu bat irabazi baitute DiscoverEu 2022 edizioko lehiaketa batean.

Joan den udan Etxebarri eta Napoliren arteko Europako gazte- trukearekin bizitako esperientzia positiboaren ondoren, ikasturte honetan, Talka Gazteguneak, Kiribil Sarearen laguntzarekin, Europako gazte-mugikortasuneko programak lantzen eta sustatzen jarraitzen duteho.

Talka Gaztegunetik eta Kiribil Sarearen eskutik martxan jarritako ekimenak , euskal gazteei Europako gazteen mugikortasunari dagokionez dauden aukerak hurbiltzeko asmoa du.

Horretarako, Talka Gazteguneak prestakuntza-saio bat antolatu zuen, Kiribilek eta Europako boluntarioek (Diego, Chiara eta Teresa) emana. Saio horren bidez, gazte-talde batek beharrezko informazio guztia jaso zuen DiscoverEU Europako programaren hautagaitza egiteko eta lehiaketan parte hartu ahal izateko.

Hautagaitzak entregatu eta 20 eskaera irabazle baino gehiago lortu ondoren, Etxebarriko gazteguneak gazte horiei bidaiaren plangintzan, antolaketan eta garapenean laguntzeko prozesu bat ireki du, ikaskuntza-prozesua sustatzeko eta esperientzia ahaztezina izango denari ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

Kiribil Sarea

Bizkaiko hainbat gizarte-erakundeen sarea, Harribide Fundazioak (Etxebarri) horren parte izanda, ahalegin handia egiten ari da euskal lurraldean gazteen mugikortasuna sustatzeko eta, horrela, Europar Batasunak eskaintzen dituen aukerak ezagutarazteko.

Kiribil Sareak aspaldidanik Bizkaiko erreferentziazko erakundeetako bat da gazteen mugikortasunerako Europako programetan eta, duela urte batzuetatik hona, aukera asko eskaintzen dizkie gazteei.

DiscoverEU

DiscoverEU Erasmus+ programaren ekintza bat da, 18 urte betetzen dituzten gazteei Europa, ikasteko esperientzien bidez, ezagutzeko aukera ematen diena. Erantzun beharreko formulario eta galdera batzuen bidez, ekimen honek milaka gazteren hautagaitzak jasotzen ditu.

Haien erantzunen arabera, bidaia-bonu bat lor dezakete Interrailen, banaka edo 4 lagunekin doan bidaiatzeko. Hautagaitzan ia 70.000 gazte europarrek hartu zuten parte ekimenean, eta 30.000 inguru aukeratu zituzten (horietatik 3.798 Estatu mailan).​