Getxoko Udalak txirotutako herrialdeetan garatuko diren 13 proiektu lagunduko ditu 2023an. Horretarako, 335.000 euroko aurrekontua bideratuko du, herrialde horietan pobreziari amaiera emateko helburuarekin.
Dirua jasoko duten proiektu horiei esker 51.428 pertsonak (horietatik 35.110 emakume), horien gaitasunak handituko dituzte, hezkuntza, emakumeen jabekuntza, tokiko garapen, ura, eta osasun arloetan sustatuta. “Deialdi honen bidez, Udalak berretsi egiten du herrialde pobretuak ikuspegi inklusibo eta berdintasunezko batetik garatzeko dugun konpromisoa. Hezkuntzarako, osasunerako eta edateko uretarako sarbidea bermatzen laguntzea, edo tokiko garapenean eta emakumeen ahalduntzean inbertitzea desberdintasun eta bidegabekeria gutxiago dituen mundu bat sortzearen alde borrokatzea da, giza eskubideak indartzen eta muturreko pobrezia murrizten lagunduz. Tokiko politikak oso garrantzitsuak dira arazo globalak konpontzen laguntzeko”, nabarmendu du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak, Getxoko GGKEen lana eta ahalegina eskertu duena.
Diruz lagundutako proiektuak
Txirotutako herrialdeetan aurrera eraman beharreko proiektuetarako diru-laguntzak hurrengoak dira:
- 46.000 euro San Martín de Tours& Misio Taldearentzat eta Mufungako Lagunen Fundazioarentzat, Kansenyan eskolaratze proiektu baterako (R.D.Congo)
- 29.000 euro Entre Amigos-Lagun Artean elkartearentzat, Guatemalan emakume indigenak ahalduntzeko.
- 29.000 euro Zabalketarentzat, nekazal eremuko emakumeen jabekuntza sustatzeko, Bolibian.
- 29.000 euro Mugarik Gabe taldearentzat, emakumeren autonomia ekonomikoa sustatzeko, Nikaraguan.
- 29.000 euro Alboanentzat, emakumeen elikadura segurtasunerako Txaden.
- 29.000 euro Medicus Mundirentzat, indarkeriak prebenitzeko eta babes komunitariorako, Guatemalan.
- 28.800 euro Ayuda Más taldearentzat, emakumeen defentsarako, Txaden.
- 28.700 euro Eki Fundazioarentzat, eguzki energia fotovoltaikoa jartzeko Kongroko Errepublika Demokratikoan.
- 28.000 euro Sunu Buga Buga erakundearentzat Garapen Komunitarioko Zentro baterako, Gambian.
- 26.677,49 euro Pertsonalderentzat, indarkeria jasan edo jasateko arriskua duten emakumeentzat, Perun.
- 11.400 euro Taldeka Lagunduz taldearentzat gazte eta emakumeak ahalduntzen laguntzeko, Indian.
- 9.000 euro ECCA Romo taldearentzat, Telemako buru-osasun zentrorako (R.D.Congo).
Ekintza humanitarioaren arloan, aurten Mugarik Gabek 11.422,51 euro jasoko ditu, Guatemalan proiektuak aurrera eramateko.