Síguenos en redes sociales:

Gazte Gela jolas-areto bilakatuko du Portugaletek Gabonetan

Portugaleteko Udalak ekimen berezi bat garatuko du Gabonetan, 'Gazte Gela Fire' izenekoa. Proiektu honekin, Udalak 1990eko hamarkadako jolas-areto bat bilakatuko du Gazte Gela. Txema Ezkerra alkateorde eta Gazteria zinegotziak ekimen honen nondik norako guztiak azaldu egin ditu.

Proposamen hau mundu guztiari gustatuko zaio, ziur, modaz pasatzen ez diren jolasak ekartzen baitizkigu: batzuk oraindik ditugu ikusgai gaur egungo jolas-aretoetan eta beste batzuk, berriz, bildumazaleek eta nostalgikoek gutiziatutako piezak dira. Horrela, Portugaleteko Gazte Gelak Gabonetako aisialdirako beste eskaintza bat gehitu nahian egun hauetako programazioari, 1990eko hamarkadako jolas-areto bihurtu du Gazte Gelako aisialdirako gunea eta abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra egongo da zabalik.

Zehazki, bederatzi makina eta jolas instalatu dira: pimbal, air hockey, billar amerikarra, Arcade makina, futbolina, diana elektronikoa, ping-pong eta saskibaloiko saskiak. Jolas libreko uneak egongo dira, baita antolatutako lehiaketak ere. Txema Ezkerrak azaldu duenez, Gazteria Portugaletek Gabonaldiotan dibertimendurako gune alternatibo bat eskaini nahi die neska-mutilei, elkarrekin har-eman dezaten modu osasuntsu, dibertigarri eta hezitzailean. Horrez gain, jakingo dute euren gurasoek aisialdiaz nola gozatzen zuten. Era berean, gogora ekarri nahiko nuke Gazteria Portugaletek, Aisia programaren bitartez, aisialdi hezitzaileko jarduerak eskaintzen dituela etengabe udalerrian eta gazteei berregiteko, berreraikitzeko eta beren nortasun propioa formulatzeko aukerak ematen dizkiela.

Gazte Gela Fireren ordutegia honako hau izango da: astelehen eta astearteetan 16:00etatik 21:00etara eta asteazkenetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara; abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.