4,6 milioi euro izango ditu Lea-Artibai Amankomunazgoak
“Lehentasuntzat” jo dute gizarte zerbitzuen alorra, non 2,6 milioiko aurrekontua maneiatuko duten 2023an
Lea-Artibai Amankomunazgoakdatorren urterako aurrekontuak onartu berri ditu, eskualdeko erakundearen parte diren udalerrietatik jasotako iritzi eta ekarpenak izan dira kontutan hartuz. Eta 2023an guztira 4.681.651,91 euro izango dituzte, autengoan onartutako aurrekontua baino 256.000 euro inguru gehiago.
Bi izan ohi dira erakundearen eskumen nagusiak: gizarte zerbitzuak eta ingurumena, honen barnean zaztar batze zerbitzua delarik. Eta lehen esparruan, “Gizarte Zorroak ditugun zerbitzuak eta prestazioak garatzeari, eta bereziki adinekoentzat ostatu zerbitzuan ditugun eskaeren gorakadari aurre egitea eta zaintzaileei eta gurasoei zuzendutako prestakuntza programak pandemia aurreko egoerara bueltatzea” espero dute. Orotara 2.615.171, izango dira alor honetan, erakundearen “lehentasun nagisutzat” jo dutena. Bestetik, zabor bilketari dagokionez, 1.704.444,72 euro izango dira, “herritarrei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina bat” martxan jarriko delarik urtarriletik aurrera “”hondakinen sailkapena bultzatu eta handitu nahian.
Bestalde, Lea-Artibai Amankomunazgoan lan egiten duten 60 langileen soldatak %2,5ko igoera izango dute eta 2022an finkatu diren bost Etxeko Laguntzaile lanpostuez gain, 26 lan postu finkatzeko lehiaketa bidezko egonkortze-prozesu bat abian jarriko da. “Guzti honekin, herritarrentzako kalitatezko zerbitzuak eskaintzen jarraituko dira, denontzako eskualde hobe bat sortzeko helburuarekin”, azpimarratu aren arabera.
Temas
Más en Bizkaia
-
Zeanuri de molino en molino, una ruta para realizar en familia y conocer este legado patrimonial
-
Diez años navegando hacia Santiago: así es la nueva edición de esta emblemática travesía que pasará por Bizkaia
-
Éxito en el mercado Dos de Mayo: "He aprovechado para comprar el regalo del Día de la Madre"
-
La fiesta otaku más grande del Estado llega a Bilbao en mayo