Galdakaok abenduaren 18an ospatuko du Txakurkros lasterketa
Bi igande barru, hau da, abenduaren 18an, Zuzen Adventure klubak antolatutako Txakurkros lasterketaren bigarren edizioa egingo da Galdakaon. Lasterketa goizeko 10.00etan hasiko da. Astelehen honetan ireki egin da lasterketan parte hartzeko izena emateko epea. Bi bide daude horretarako. Alde batetik, Sportmaniacs-en webgune ofizialean, eta bestetik, aldiz, zuzenadventure@gmail.com helbide elektronikora idatziz.
Anbulatorioaren inguruan edukiko du hasiera eta helmuga lasterketak eta orotara korrikalariek 6,8 kilometroko ibilbidea egin behar izango dute 240 metroko desnibelarekin. 10:00etan hasiko bada ere, bai aurreko egunean (19:30-20:30) eta baita igandean bertan ere (07:00-09:00) albaitaritza kontrola eta materialen berrikuspena egingo dira anbulatorioan. Lasterketaren ostean sari banaketa eta jatekoa izango dira, 12:30ak aldera.
Antolakuntzatik dei berezia egin dute igandean inguru horietan egongo direnei, bereziki maskotekin ibiltzeko asmoa dutenei: txakurrak lotuta eraman ditzatela eskatu diete, ezbeharrik gerta ez dadin.
Txakurkrosa hazten ari den kirola da, baina nahiko ezezaguna; horregatik, lasterketarekin kirola ezagutarazi nahi dute antolatzaileek. Lehiaketa araudi ofizial batek arautzen du, korrikalarien eta txakurren ongizatea bermatzeko.
Bide batez, lasterketaren antolakuntzak jakinarazi du anbulatorioko parkinga albaitarien kontrola pasatzeko eta lasterketako parte hartzaileentzako egokituta egongo dela, eta korrikalariek poltsa bat izango dutela, lasterketan erabiltzeko materialarekin.
Temas
Más en Bizkaia
-
Bilbao ocupa desde este domingo hasta el jueves una céntrica calle de la villa
-
Markina-Xemein licita la gestión de la cafetería de jubilados
-
Aitor Sollano: “Cuando me probé la túnica no me miré al espejo, pero me dijeron que impresionaba”
-
Bizkaia reparte cerca de 10.000 robles por todo su territorio