‘iS TEAM’ tailer elektronikoa egingo da Gabonetan Amorebietan
Abenduaren 26tik 28ra bitartean, Gabonetako oporrak aprobetxatuz, 'iS TEAM' izeneko tailer elektronikoa eskainiko die Amorebieta-Etxanoko Udalak 11 urtetik gorako herriko gazteei. Bertan teknologia, ingeniaritzak, arteak eta matematika bezalako gaiak hurbilduko zaizkie.
‘Amorebieta-Etxano iS TEAM’ ekimenak izaera teknologiko eta artistikoko prestakuntza bultzatu nahi du, pentsamendu konputazionala eta STEAM trebetasunak garatzeko helburuarekin. Gainera, gazteei, datu zientifikoek eta ikerketek proiektuak aurrera eramateko orduan duten garrantzia ezagutarazi nahi zaie. Horrela, hiru saio horietan, zientzian eta teknologian barneratuko dira dinamika eta jokoen bidez, eta bi arlo hauek gizartearen garapenean duten zeregina balioesten ikasiko dute.
Tailer praktikoak
Zientziaren eta matematikaren dibulgaziorako Mathmysterybox elkarteak bultzatutako ‘Amorebieta-Etxano iS TEAM’ tailerrak abenduaren 26, 27 eta 28an egingo dira, 11:00etatik 13:00etara. Zelaieta Zentroan izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta gehienez ere 11 urtetik gorako 30 parte-hartzaile egongo dira bertan. Gainera, gazteek senitartekoek lagunduta pate hartu ahal izango dute tailer horietan.
Formatuari dagokionez, hiru hitzaldi edo tailer emango dira, eta horietan teknika errazak erabiliko dira misterio bat argitzeko. Halaber, azken egunean hainbat mahai-jokorekin lotutako programazio-jarduerak egingo dira, Deustuko Unibertsitatearen eskutik. Hizlariak Iratxe Menchaca doktorea (Deustuko Unibertsitatean Pedagogian lizentziatua) eta David Ballesteros (Geologia Zientzietan lizentziatua) izango dira.
Inskripzioa
Ekimen honetan parte hartu nahi duten gazteek eta senideek abenduaren 10a baino lehen eman beharko dute izena, plazak mugatuak baitira. Horretarako kartelean ageri den QRa eskaneatu eta formularioa bete beharko dute, edo udal webguneko esteka honetan klik egin. Izen-ematea doakoa izango da eta eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa izanez gero zozketa egingo da.