Gaur Pirritx, Porrotx eta Marimotots Berrizen
Berrizek gaur asteburuko kultur programazioari hasiera emango dio, Pirritx, Porrotx eta Marimotots 35. urteurrenaren ospakizunarekin. “Urteak Bete, Abenturak Bizi” ikuskizuna Olakueta pilotalekuan izango da bostetatik aurrera. Kantua, dantza eta denon parte-hartzea ez da faltako ikuskizun honetan. Dagoeneko herri askotan taularatu dute lan hau, gaur Berrizen ikusteko aukera izango dena. Sarrerak jasotzeko aukera atzo izan zen bai goizez, zein arratsaldez, udal iturriek jakitera eman zutenez.
Asteburuan
Ekitaldi hau gaur izango bada ere, Berrizko Kultur Etxeak programazio oparoa prestatu du asteburu honetarako. Bihar, hilak 3, Andoni Egaña eta Xabier Lizaso emanaldi bat eskeiniko dute arratsaldeko zazpietatik aurrera. Bikote honek “Bederetzikoa”, izeneko lana aurkeztuko dute.
Bestalde igandean musikak ere protagonismoa izango du Erre lanarekin Txinparta taldearen eskutik. Ekitaldi hau ere arratsaldeko zazpietan hasiko da, Berrizko Kultur Etxean.
Temas
Más en Bizkaia
-
Una prueba ciclista provocará cortes de tráfico en Bilbao este domingo
-
El lugar secreto del Casco Viejo de Bilbao desde el que se puede ver la Basílica de Begoña
-
El primer premio de la lotería deja una lluvia de miles de euros en Bizkaia
-
Guitarramanía inundará Basauri de acordes, riff, punteos y música