Síguenos en redes sociales:

Igandean zehar Txerriki Eguna ospatzeko prest dira muruetarrak

Dantza emanaldia, musika saioa, txerriaren zozketa edota DJ Giorgioren musika izango dira Elizalden

Igandean zehar Txerriki Eguna ospatzeko prest dira muruetarrakDEIA

Bi urteren ostean euren jardunaldirik berezienetakoa errekuperatzeko prest dira muruetarrak. Izan ere, igande honetan Txerriki Eguna ospatuko dute, ospakizunaren hemezortzigarren edizioan. Eguerdiko 12:30etan emango zaio hasiera azokari, eta besteak beste Urdaibai Dantza Taldearen saioa, Eingo taldearen emanaldia edota txerriaren zozketa egingo dute.

Euria egingo balu karpa bat jarriko dute Elizalden, antolatuta diren ekimenak inongo arazo barik ospatzeko. Bada, eta ohizko elizkizunen ostean –11:30etan–, ostean txupina jaurtiko dute, eta azokari hasiera ofiziala emango diote. Hitzordua 12;30etan jarri dute. Arratsaldeko 15:00eak arte, Txerriki Egunean ohikoa den moduan txerriaren zozketari ekiten zaion arte, zenbait izango dira ongi pasatzeko aukerak. Hauen artean dira Urdaibai Dantza Taldekoen saioa, eta baita Eingo musika taldekoen emanaldia. Bertso bazkariren ostean, Dj Giorgioren eskutik denontzako musika izango da arratsaldean.