Gernika-Lumok kalitatezko merkatal establezimendu ugari biltzen ditu, baita ospeko ostalaritzaren erakusgarriak. Eta guzti honi “aitortza egiteko”, eta beharrezko duen “prestigioari aipamena egiteko”, Nik Gernika ekimenak beste behin hitzordua izango du udalerrian. Merkataritza Astea antolatu dute bigarren urtez jarraian, azaroaren 22tik 24ra bitartean. jardunaldi hauen bitartez, sektorearentzako erabilgarri izango diren solasaldiak, kafe tertuliak eta ikastaroak antolatu dituzte. Eta ohikoa denez, sariak amango dizkiete “merkataritza eta ostalaritza arloan adierazgarriak diren negozioei”.

Iñigo Magunagoikoetxea Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Turismo zinegotziak eta udaleko teknikari den Borja Escalonak eman zuten aditzera egun horietan izango direna ekimenak, Gernikako Merkatari Elkarteko ordezkariekin batera. Magunagoikoetxeak sektorearen alde egindako lana goraipatu zuen, datuak emanez. “Pisu handiko” sektorea nabarmendu zuen, “garrantzi hansia duena” Gernika-Lumon. Eta Escalonak Nik Gernikan delako egitasmoari buruzko datuak eman zituen. Azaldu zuenez, 2018an udalerrian egindako PERCO azterlanaren ondorioetako bat izan zen sektore aitorpena eta lankide-tza sustatzeko ekintzen beharra zegoela. “Lehentasunezkotzat jotzen zen herriko merkataritza sektorearen aintzatespena lortzea, ez bakarrik bere garrantzia ekonomikoagatik, baita hiriko gizarte eta hiri bizitzan duen eragin positiboagatik”.

Eta udalerriko sektorea prestigiatzko, negozioei aitortza egiteko”, hainbat izango dira antolatu diren ekimenak. Lehendabizikoak sektorearentzat espresuki antolatutako dolasaldiak eta ikastaroak izango dira. Lehena azaroaren 22an izango da, sukaldaritza ikastaroa zehazki. Aingeru Etxebarriak zuzenduko du pintxoak eta errazioak egiteko ikastaroa, eta bi saio eskainiko ditu, bata goizean eta bestea arratsaldean, Plazakoan. Bigarrena kafe tertulia izango da, 14:00etan eta agun berean, Elai Alai areto txikian. Hizordua “tokiko merkataritzaren arazoei buruz hausnartzeko” izango da laliagarria. Hiri merkataritzan aditua den Celestino Martinezek zuzenduko du saioa, eta merkatari zein ostalariei bertaratzeko deia egin diete antolatzaileek. Azkenik, Merkataritzako jarduera salmenta trebatzen izenburupeko ekimena egingo dute. “Kexak edo egoera deserosoak aukera baliatzea” izango dute hizpide. Arratsaldeko 14:00etatik 15:00etara bitartean, Elai Alai txikian izango da. Iurgi Etxebarriak gidatuko du ikastaroa, ahozko eta hitzik gabeko komunikazioan aditua denak.

Lau sari

Hala ere, Gernika-Lumoko Merkataritza Astearen jarduera nagusia Nik Gernikan sariketa izango da. Azaroaren 24an egingo dute, Lizeo Antzokian 20.00etatik aurrera. Lau izango dira sarituak: Iñaki Gorostiza arraindegia, La Elorriana denda, Ferreteria Irazabal eta Zeppelin Taberna. Lehendabizikoak auzo merkataritza sailean jasoko du saria, bigarrenak ibilbide komertzialean, hirugarrenak denda berritzailearen kategorian, eta laugarrena ostalari-tzari zuzendutakoan.

Epaimahaiak –udaleko ordezkari batek, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako beste batek, Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintzako batek eta Gernika Merkatari Elkarteko ordezkari batek osatutakoa–lau establezimenduen jardun ona azpimarratu du. “Herriko gastronomiaren aldaketaren” erantzule, Iñaki Gorostiza arraindegiak “erreferen-tzia izaten jarraitzen du” bere iguruan, Juan Calzada kalean. Bestetik, La Elorriana denda historikoak –1914an ireki zituen ateak– “gizartean izandkao aldaketetara egokitzeko gaitasuna erakutsi du. Eta Irazabalek izandako “berrikuntza nabaria” baloratu da.