San Rokeko txandakako aparkalekua kudeatzen duen Surposa enpresak nabarmen jaitsiko ditu prezioak azaroaren 1etik aurrera. Orain arte, eguneko gehieneko tarifa 25,25 eurokoa zen, eta orain 10 eurokoa izango da. Eguneko maximo berri horrek praktikan tarifa laua ezartzea ekarriko du, aparkatzeko laugarren ordutik aurrera gutxi gorabehera.

Uda baino lehen deitu egin zen San Roke aparkalekua kudeatu eta ustiatzeko lehiaketa publikoa. Aparkalekuak 182 ditu eta lehiaketa Indigo enpresari esleitu zaio. Indigok Portugaleten Zubialdeko aparkalekua ere kudeatzen du. Ezkerrak azaldu duenez, “lizitazioaren ezaugarriak zehazten zituzten pleguek bi helburu zituzten, besteak beste: alde batetik, aparkatzeagatik ordaindu beharreko eguneko gehieneko tarifa murriztea eta, horrela, gehienez ere 10 euroko tarifa laua ezartzea; eta, bestetik, esleipendunak zerbitzua ustiatzeagatik ordaintzen duen urteko kanonaren gaineko eragina onartzea. Guretzat garrantzitsua zen bi elementu horiek uztartzea, Surposak ustiapen-kanon gisa lortzen dituen diru-sarrerak birinbertitu egiten baititu gero birgaitze-proiektuetan eta hiria birgaitzen laguntzeko proiektuetan”.

Datozen lau urteetan, Indigo enpresak, aparkalekuaren esleipendun gisa, 1k3.000 euroko urteko kanona ordainduko du. Gainera, instalazioak mantentzeko eta garbitzeko, sarbideak kontrolatzeko eta abarretarako betebehar guztiak bete beharko ditu.

Tarifa lau horrekin, San Rokek Zubialdek bezala jardungo du, Zubialde izan baitzen tarifa laua ezarri zuen Portugaleteko lehen udal aparkalekua eta horrek onura handia ekarri zien erabiltzaileei. Gaur egun, Zubialdeko eguneko maximoa k,75 eurokoa da, eta aparkatzeko hiru ordura iristen da. Zubialdeko tarifa laua duela bi urte ezarri zen, baldintza oso lehiakorretan ezarri ere, lizitazioa eta esleipena gauzatu ziren testuinguru ekonomikoaren eta aparkalekuaren errealitatearen ondorioz. San Rokeren kasuan, prezioen igoera orokorrak, batez ere energiarenak, beste ondorio batzuen artean, eguneko maximoan izandako beherapenak Zubialdekoa baino pixka bat baxuagoa izatea dakar.

Ezkerrak azaldu duenez, “agintaldiaren hasietatik bertatik Surposak ezarritako helburua izan zen tarifa laua pixkanak-pixkanaka herriko bi txandakako aparkalekuetan sartzea eta helburu horretan sakontzen eta hobetzen joango gara, ahal den neurrian, hurrengo lizitazioetan”.

Tarifa lau horretaz gain, San Rokek hainbat abonu izango ditu; besteak beste, hilekoa, zeinek aparkatzeko aukera emango baitu ordu-egunen mugarik gabe, hilean zehar, 122 euroren truke autoentzat eta k2,50 euroren truke motorrentzat; eguneko abonua, astelehenetik larunbatera 7:00etatik 23:00etara aparkatzeko aukera ematen duena, 97,50 euroren truke; edo gaueko abonua, astelehenetik ostiralera 20:00etatik 8:00etara aparkatzeko, mugarik gabe asteburu eta jaiegunetan, 62,50 euroren truke.