Ondarearen Europako Jardunaldien baitan urrian egin zen bisita gidatuaren arrakasta ikusita, Paduretatik baratzera eta baratzetik paduretara: Urdaibaiko paisaia kulturalaren historian zeharreko bidaia izenburupeko bisita errepikatuko dute Gautegiz Arteagan. Doakoa izango den ekimena, hitzordua azaroaren 12an ezarri dute, goizeko 10:00etan,

Aranzadi Zientzia Elkarteko kide batek gidatuta, “ibilbide historikoa egingo du inguruko paisaia kulturala ulertzeko eta paisaia hau itxuratu daben prozesuak aztertzeko, baita paisaia honen egungo erronkei eta aldaketa-prozesuari buruzko hausnarketa sortzeko ere”, Udaletik adierazi dutenez. Izena eman beharko da Aretxederreta kultur etxean edota 94 627 15 63 telefonoan.