Santurtzik hobekuntzak egingo ditu Mikel Trueba kiroldegiko igerileku estalien eraikinean
Santurtziko Udalak 1.044.149,59 euroko aurrekontua bideratuko du Mikel Trueba kiroldegiko igerileku estalien eraikinean hainbat hobekuntza egiteko. Diru horretatik, 490.000 euro Bizkaiko Foru Aldundiak jarriko ditu. Egingo diren lanen artean, arazketa-sistema berrituko da, besteak beste.
“Dagoeneko gauzatzen ari den jarduera honek igerilekuetan jatorrizko inbertsioa egin zenetik denbora igaro denez atzemandako gabeziei erantzutea dakar. Obren bidez, instalazioetako igerileku-ontziak eta espazio osagarriak osorik eraberrituko dira, bai-eta arazketa-sistema ere, bainatzeko uraren kalitate ezin hobea lortzeko”, azaldu du Bringasek.
Igerilekuko bi ontziak birmoldatzearen helburu nagusia zirkulazio sistema eta lurrazaleko ur-ekorketa hobetzea da, egungo gainezkatze-sistema aldatuta. Helburu hori lortzeko, bi ontzien sakonera handitu nahi da, eta horrekin batera, hodi berriak jarri ahal izango dira, uraren zirkulazio eraginkorra lortzeko. Gainera, dutxen eremuan eta teilatuan aldaketak egingo dira. Azken horretan egin beharreko lanen artean, panel fenolikoen egungo estaldura eraistea eta ordeztea eta aldez aurreko saneamendua sartzen dira.
Arazketa-sistema aldatzeari dagokionez, obra honetan, kiroldegiko barruko igerilekuetako arazketa-instalazioen ordez, funtzio bera betetzen duten beste instalazio batzuk jarriko dira, eraginkorragoak, modernoagoak eta egungoak.
“Lanak direla eta, haurrentzako igeriketa eskolak Kabiezeseko kiroldegira eraman dituzte, eta lanak amaitu ondoren, ikastaroa Mikel Trueban egingo da berriro”, azaldu du kiroletako zinegotziak.
Temas
Más en Bizkaia
-
Bilboko Udalak ezagutzera eman ditu Bilbainada lehiaketaren irabazleak
-
Lau ikastetxe publikok hartu dute parte 'Elkarrekin bidean' programan
-
Agresiones en fiestas de Etxebarri: Más de 400 vecinos secundan la concentración de condena
-
Bilboko Udalak indarrak batu ditu euskal instituzioekin tokiko demokrazia babesteko